Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Makers

2014/03/13

“Arduino” (2014) IKASTAROA: MATRIKULAZIO EPEAREN LUZAPENA Eibarko Udalak bete ez den ikastarorako luzapen epea zabaltzen du. Aipatutako luzapena martxoaren 17an hasi eta martxoaren 21(e)an (biak barne) amaituko da.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 25ean 14:00etan

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren web-gunean egongo da martxoaren 26etik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.net), martxoaren 26an.