Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Makerrak: bisita Armeria Eskolako 3D laborategira

2014/05/15

Eibarko udaleko Berrikuntza, Garapen Ekonomikoa eta Enplegu sailak eta Armeria Eskolak hango 3D laborategia ikusteko bisita antolatu dute. Bisita hori, Eibarren Maker mugimendua martxan ipini nahi duten guztiendako irekia, maiatzaren 20an izango da, datorren martitzenean, arratsaldeko 18.30ean.