Eibarko Udala
Braderie

Maiatzaren 16an “Saltokiak kalean” braderie-azoka egingo da

2025/05/16
Artxiboko argazkia.

Ostiral honetan, maiatzak 16, "Saltokiak kalean” izeneko azoka berezia egingo da Eibarren. 10:00etatik 20:00etara, Eibarko saltokiek, jai-giroan, beren produktuak kalera aterako dituzte.

Kalean erosteko esperientzia bat da

30 dendak beren produktuak erakutsiko dituzte egun osoan zehar, komertzioa dinamizatzeko helburuz.  Bertaratzen direnek aukera hau aprobetxatu ahal izango dute era guztietako artikuluak erosteko, bestelako giro batean, eta gertutasuneko merkataritzaren tratu hurbilaz gozatuz.  

Erosketak girotzeko musika egongo da hainbat gunetan.  Gainera, 18:30ean, Ustekabe txaranga Eibarko kaleetatik ibiliko da, ekimenari alaitasun kutsua emanez.

Inguruko ostalaritza-establezimenduek ere parte hartuko dute jardueran, eta pintxo-pote berezi bat eskainiko dute, doan eskuratu ahal izango dena saltokiek banatuko dituzten tiketekin.  Txikienentzat doako tailer bat antolatu da Errebalen, 18:00etan, Adarabarrek emango duena. Jarduera horri esker, haurrek sormenezko esperientzia batez gozatu ahal izango dute, familiek erosketak egiten dituzten bitartean.

Parte hartzen duten saltokiak: Adarabar, Askasibar, Bambi, Beittu Óptica, Cedry, Corral, Design by Nona, Doroti, Gigil design, Gratzina, Guby, Hartara, Helmet House, Ikusi, Irritsa, Kopiña, Lulu, Marais, Marsi, Melash, Neure, No Comment, Óptica Igmar, Oskarbi, Pissa, Ttiki, Vieco, Villalba, Xare, Zentral Optika.

Bultzada tokiko ekonomiari

Ekimen hau Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren finantzazioarekin. Gainera, Eibarko Merkatarien Elkartearen, Eibarko Ostalarien Elkartearen, Merkataritza Federazioaren eta Eibarko Udalaren laguntza du. Horrelako jardueren bidez, hiriko establezimenduetan kontsumoa sustatu nahi da eta merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sarea indartu, eibartarrei erosketa-esperientzia paregabea eta hurbila eskaintzeko. Gonbidapena egiten zaie eibartar guztiei egun berezi honetan parte hartzera, bertako saltokiei laguntzera eta Eibarko kaleetan erosketa-esperientzia ezberdin batez gozatzera.