Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Liburutegiak zure iritzia behar du

2014/05/22

Liburutegiari buruzko zure iritziaren beharra dugu; Zerbitzuen erabilera, liburutegiaren irudia eta balorazioa, zure itxaropen eta eskaerak eta etorkizunera begira dituzun lehentasunak zeintzuk diren jakin nahi dugu.

Eibarko Liburutegian plan estrategikoa prestatzen ari gara. Hori dela eta, hurrengo urteetarako helburuak finkatzeko, Liburutegiko erabiltzaile zein ez erabiltzaile direnen iritziak zer nolakoak diren aztertzea ezinbestekoa ikusten dugu. Izan ere, plan hau aurrera eramateko herritaren partaidetza kontutan izan nahi dugu.

Guzti hau burutzeko, zuen laguntza oso baliagarria egingo zaigu. Erantzunak ekainaren 6 arte jasoko ditugu.

Bi inkesta ezberdin daude, bata Liburutegiko ERABILTZAILEAK direnentzat eta bestea EZ ERABILTZAILEENTZAT

Dagokizun berbaren gainean “Klik” eginez zuzenean bete eta bidaltzeko aukera dago. 

EZ ERABILTZAILEAK  

Bestalde, liburutegian bertan edota blogaren  bidez inkestan parte hartu daiteke. 

Aldez aurretik, mila esker,