Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Legarregaineko eta Urkiko umeen jolastokiak berriztu egingo dira, 40.000 euro baino gehiagoko inbertsio bat eginda

Legarregaineko eta Urkiko umeen jolastokiak berriztu egingo dira, 40.000 euro baino gehiagoko inbertsio bat eginda

Legarregaineko umeen jolastokia.

2018/12/17

Lanak adjudikatu dira, eta eraberritutako instalazioak prest egongo dira 2019ko udaberrirako.

Eibarko hainbat auzotan dauden haurrentzako jolastokiak berrizteko eta hobetzeko udal planak aurrera jarraitzen du, eta orain Legarregainen eta Urkiko 16 zenbakiaren plazatxoan dauden instalazioak eraberritzeko txanda izango da, izan ere, bi parke hauek konpontzeko premia handia zegoen, urteekin oso hondatuta zeuden-eta.

Bi jolastoki horietarako, haur-jolas berrien horniketa eta instalazio-lanak Urbabil SM enpresari adjudikatu dizkio Udalak 40.575 eurotan (BEZa barne); alegia, oraingo jolasen eta zoruaren desmuntaketa, segurtasun-zoru berriaren instalazioa, eta jolas-elementuak berak eta haien muntaketa.

Legarregaineko jolastokian, oraingo jolasak erretiratu ondoren, multijolas bat jarriko da, zabu bikoa (eserleku lau bat eta beste bat sehaska erakoa), bi malgukizko jolas bi, bai eta segurtasun-zoru berria eta dagokion informazio kartela ere. Urkiko kasuan, oraingo jolastokia eta zorua desmuntatu eta honako hauek jarriko dira: etxe bat txirristarekin eta rokodromoarekin, zabu biko bat (eserleku lau bat eta beste sehaska erakoa), bi malgukizko jolas eta informazio-kartela.

Bi esku-hartze berri hauekin, “Udalak Eibarko jolastokiak hobetzen joateko konpromisoari eusten dio, betiere kontuan izanik aurrekontuaren disponibilitatea; halaber, erantzuna ematen zaie bi guneetako bizilagunen eskaerei, instalazio horiek berritzeko premia handia zegoen-eta", adierazi du Pedro Escribano Zerbitzu saileko zinegotzi arduradunak.