Larunbat honetan hasiko da udaldia Ipuruko kanpoko igerilekuetan

Igerilekuak irailaren 11 arte egongo dira zabalik. Iaz 44.485 herritarrek erabili zituzten. Zabaldu aurretik, hainbat mantentze-lan egin dira; hala nola, hondatutako materiala aldatzea, margotzea eta garbitzea.
Larunbat honetan, ekainak 11, hasiko da udaldia Ipuruko kanpoko igerilekuetan. Instalazioak larunbat honetatik irailaren 11 arte egongo dira zabalik (egun bi horiek barne), aurreko urteetako ordutegi berberarekin: 10:30etik 20:00etara, etengabe.
Ipuruko igerilekuak zabaldu aurretik, hainbat hobekuntza egin dira instalazioetan azken hilabeteetan; horiek erabiltzeko prest uztea izan dira, batez ere: altzariak margotzea, eta apurtuta zeuden baldosa eta beirak aldatzea. Horrez gain, konpondu eta garbitu egin da instalazioaren kanpoko ezponda.
Kiroletako Patronatuak konfiantza du eguraldi ona izango dugula lagun larunbat honetatik aurrera, eta herritar askok erabiliko dituztela kanpoko igerilekuak, eta, hala, gorako joera mantenduko duela erabiltzaile kopuruak. Iaz, 44.485 bainulari bertaratu ziren.
Ipuruko kanpoko igerilekuak dira udan erabiltzaile gehien daukan udal-instalazioetako bat. 2013 urtean, 41.010 erabiltzaile zenbatu ziren udaldian, eta 2012an 44.302ra heldu zen. 2014an, jende gutxixeagok erabili zituen: 37.980 pertsonak. Hala ere, horrek esan nahi du eguneko 380 herritarrek erabili zituztela batez beste, zabalik egon zen ehun egunetan.
Eraberritzeak aldageletan
Kanpoko igerilekuak irailean ixten direnean, martxan jarriko da instalazioak hobetzeko jarduketa garrantzitsu bat: aldagelen eraberritze integrala; 300.000 euroko aurrekontua du obrak (BEZa barne), eta erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzea du helburu.
Udalak dagoeneko lizitaziora atera du obra hori, eta asmoa du Uda bukaerarako esleituta egotea, eta igerilekua garaia amaitzen denean hastea lanak. Gero, adjudikazioa lortzen duen enpresak 14 asteko epea izango du kontratua betetzeko.
Proiektuaren helburua da aldagelak dauden eraikinaren beheko solairua eraberritzea, instalazioak berritu eta modernizatzeko, eta, hartara, erosotasun handiagoa eskaintzeko erabiltzaileei, eta, aldi berean, horrelako instalazioetarako araudia beteko da eta erraztuko da haietara iristea.
Erlazionatutako edukia: