Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kontratu eta argi- eta gas-hornidurei buruzko hitzaldia emango da Portalean azaroaren 23an

2023/11/13

Hitzaldiaren iraupena ordubetekoa izango da gutxi gorabehera, eta parte hartzaileen galderak egiteko azken tartea izango da. Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak antolatu du solasaldia.

Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak (O.M.I.C.) antolatuta, datorren azaroaren 23an (osteguna), 18:00etan, argiaren eta gasaren hornidura-kontratuekin lotutako gaiei buruzko hitzaldia emango da Portaleako areto nagusian. Doakoa da eta interesa duen edonor joan daiteke.

Hitzaldiaren helburua zera da: informazioa ematea herritarrek argia eta gasa kontratatzeko orduan jakin dezaten zeintzuk diren aukera onenak. Bereziki gasaren kasuan, izan ere, 2023ko lehen hilabeteetan, pertsona askok salatu zuten diru asko ordaintzen ari zirela fakturetan.  

Zehazki, gobernuak araututako tarifaren eta merkatu librean eskaintzen direnen arteko aldeak azalduko dira; bakoitzaren ezaugarriak eta nola kontratatu modu egokian, engainatuak ez izateko.

Era berean, energia-konpainien jazarpen-kasuetan nola jokatu azalduko da; izan ere, askotan kontsumitzaileari jazarpena egiten diote, eta azkenean nahi ez duen argi- edota gas-zerbitzua kontratatzen amaitzen du; eta, batez ere, azalduko da nola jokatu, baldin eta azkenean produktua kontratatu badugu.

Azkenik, azalduko da nola erreklamatu gas- eta argi-konpainiei, haiekin arazoren bat izanez gero.

Hitzaldiak ordubete inguru iraungo du eta amaieran galderak egin ahal izango dira.