Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Kantaurialdea' filma estreinatuko da euskaraz Eibarren

2017/12/11

Eibar izango da lehenengo udalerria non filma euskaraz proiektatzen den. Sarrera doakoa da.

Gipuzkoa Naturaldia proiektuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Sailak, Eibarko Udalaren Ingurumen Sailaren laguntzarekin, “Kantaurialdea” filmaren proiekzioa antolatu du gaur astelehena, abenduak 11, 19:00etan, Coliseo Antzokian. Gipuzkoa Naturaldia sormen kolektiboko ekitaldi bat da, Gipuzkoako Naturari buruzko kalitatezko dibulgazioa bultzatu nahi duena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Sailak, Wanda Films ekoiztetxearekin batera, pasa den 2017ko martxoan, estreinatu zuen Donostian Joaquín Gutiérrez Achak zuzendua eta filmatua eta José María Moralesek ekoiztutako “CANTÁBRICO” filma.

Kantauriar mendikatearen natura-aniztasuna balioan jartzea izan da ekoizpen horren lehentasuna eta partekatzen duten helburua da, Gipuzkoa Naturaldiak gure naturaren kalitatezko hedapena bultzatu nahi baitu, etxetik gertu dugun horrena, baina hala ere ezezaguna dena gutariko askorentzat. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du, gure lurraldearekiko gertutasun handiago emanaz, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.