Eibarko Udala
igerilekuen tarifak

Kanpoko igerilekuen tarifa berriak udarako

2025/05/19
Ipuruako kanpoko igerilekuak.
Ipuruako kanpoko igerilekuak.

Udalak udarako prezioak aurkeztu ditu, familientzako, jubilatuentzako eta langabetuentzako deskontuekin. Helburua da aisialdi irisgarri eta inklusibo bat bermatzea herriko kolektibo guztientzat.

Udalak kanpoko igerilekuetako abonuen tarifak eman ditu ezagutzera, eta berritasunak daude, hobariei eta errealitate sozial ezberdinen egokitzapenei dagokienez.  Xede nagusia da herritar guztiei bermatzea instalazioa hauetara joateko aukera, haien egoera ekonomiko edo familiarra edozein dela ere.

Abonu familiarra, 21 urte arteko seme-alabak dituzten unitate familiarrei bideratua, 90 eurokoa izango da; eta gurasobakarreko familientzakoa 80 eurokoa.  Banakako abonuei buruz, prezioa 55 eurokoa izango da 18 urtetik gorakoentzat eta 35 eurokoa adin txikikoentzat. Jubilatuentzat bi modalitate ezarri dira:  banakakoa, 35 eurokoa eta familiarra, 55 eurokoa.

Gainera, tarifa murriztuak aurreikusten dira langabezian daudenentzat eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutenentzat. Kasu horietan, abonu familiarra 52 eurokoa izango da eta banakakoa 35 eurokoa. Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako zikloetako ikasleak ere sartzen dira  hobarien multzo horretan, eta 35 euroko abonua izango dute.

Jubilatuentzako eta langabeentzako abonu familiarretan, ulertzen da bi ezkontideek bete behar dutela baldintza hori.  Hala ere, bikoteko kideetako bat erretiratuta badago eta bestea langabezian, azken horrek jubilatuaren abonu familiarra jaso ahal izango du, baina ordainketa orokorrei dagokienez soilik, eta ez jarduera espezifikoen tarifei dagokienez. Kasu horretan, langabezian egoteko baldintza urtero berrikusiko da.

Tarifa berri hauen helburua da udal-igerilekuen erabilera sustatzea, topagune, osasun eta aisialdirako gune gisa, instalazio hauek erabiltzea eskubidea irisgarria izan dadin familia guztientzat.