Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Irudi historikoen erakusketa bat izango da Errebal Plazia eraikinean, maiatzaren 20tik 26ra bitartean, JD Arrate-ren 75. urteurrena eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrena direla eta

 Errebal Plazia eraikineko artxiboko irudia.

Errebal Plazia eraikineko artxiboko irudia.

2022/05/16

Ostiraletik aurrera (hilak 20) hilaren 26ra arte Errebal eraikinaren 1. solairuko funtzio anitzeko aretoan milaka argazki digitalizatu egongo dira ikusgai.

JD Arrateren 75. urteurrena (1947) eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrena (2011) ospatzeko ekitaldien barruan, Errebal eraikinean (1. solairuko aretoan) Eibarko eskubaloiaren milaka irudi historiko digitalizatu egongo dira ikusgai.  Hala eman dute ezagutzera gaur goizean prentsaurrekoan Jon Iraola alkateak, Ander Curiel Kirol zinegotziak, Eibar Eskubaloia  taldearen presidente Gaizka Bilbaok eta urteurrenaren antolakuntzako kide diren Guadalupe Ibáñezek eta Javier Férnandezek. 75 urteko historia, non bi klub hauetan ez ezik beste talde batzuetan ere (Amaña, Mickye Mouse Beltza, Haritza, Akondia, Universidad Laboral, Pickup, Salud y Cultura…) parte hartu zuten emakumeen eta gizonen belaunaldien iragana, oraina eta etorkizuna bat datozen.

Erakusketa egiteko—eskubaloiaren irudiez gain, JD Arrate-ren hasierako irudiak ere (futbol-, atletismo- edo urpekaritza-klub gisa) biltzen dira— hainbat erakundek eta pertsonak utzitako argazkiak batu dira. Are gehiago, antolakuntzatik adierazi dutenez, “ongi etorriak izango dira etor daitezkeen ekarpenak, oso baliotsua izango den funts historiko baten parte izango baitira".

Irudiak Errebalgo aretoko telebista pantailetan ikusi ahal izango dira, ostiral honetatik (hilak 20) ostegunera (hilak 26). Erakusketa ikusteko hurrengo tokia Ipuruako kiroldegiko hall nagusia izango da maiatzaren 27tik (ostirala) maiatzaren 31ra.  

Herri bazkaria uztailaren 16an

Bestalde, ekitaldian jakinarazi da uztailaren 16an (larunbata) bazkari bat egingo dela Arrate JDren sorreraren 75. urteurrena 1947ko uztailaren 17an izan zela gogoraraziz. Horren harira, galdetegi bat jarri da eskura bazkarirako izen-emateak egiteko (Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren sare sozialetan dago eskuragarri). 

Amaiera ekitaldia irailaren 26an

Efemeride hauen amaierako ekitaldia irailaren 26an izango da, JD Arratek Untzaga plazan jokatu zuen eskubaloiko lehen partida ofizialarekin kointzidituz. Ekitaldi horretan, besteak beste, hamarkada hauei buruzko pasarteekin editatzen ari den dokumental historikoa ikusi ahal izango da.