Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jarraitu zuzenean Toribio Echevarria Sarien banaketa ekitaldia

2017/07/11

Bihar asteazkena, hilak 12, Toribio Echevarria sarien 27. edizioaren sari banaketa ospatuko da, IK4-Teknikerren, 11:00etan.

27. Toribio Echevarria Sarien banaketa ekitaldia zuzenean eta jarraian emango da bihar asteazkena, uztailak 12, udalaren webgunetik, 11:00etatik aurrera prest egongo den "Zure intereseko gaiak" atalean. Sariak emateko aurtengo Tekniker Fundazioa eraikinean izango da.

Ideia eta proiektu ekintzaileen Euskadiko lehiaketa gailena bihurtu dira Euskadin ekimen ekintzaileak aitortzeko eta horien sustatzaileei jarduera abiarazten laguntzeko sortu ziren sari horiek. Irabazleek 10.500 euro eskuratzeaz gain, laguntza-, aholkularitza- eta prestakuntza-programetan parte hartzeko aukera ere erdietsiko dute.

Sariok honako helburu nagusi hauek dituzte: oinarri teknologikoko ideiak eta enpresa berritzaileak gara daitezen sustatzea, kalitatezko enplegua sortzea, enpresetan berrikuntza teknologikoa bultzatzea eta ekintzaileen balioa nabarmentzea.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen horretan honakoek ere parte hartzen dute: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua. Gainera, hauek dira kolaboratzaileak: Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco SPRI eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburu-elkarteak.

Erlazionatutako elementua

Ekintzailetza Berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria Sariak deitu dituzte