Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Jana ez da txantxa" V. Bazkari Solidarioa hartuko du Untzaga plazak datorren larunbatean, urriak 20

2018/10/17

Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz antolatu da bazkaria.

Datorren larunbatean, urriak 20, bosgarrenez egingo da "Jana ez da txantxa" bazkari solidarioa Eibarren, Untzaga plazan ipiniko den karpan, Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz. Ekimen horren antolatzaileak Egoaizia eta Aldatzen elkarteak dira. Ekimenari bere babesa emateko Gurutz Goikoetxea gozogilea izango da gonbidatua aurten. Antolatzaileen hitzetan, "ekimen horren bidez, Eibarko herritarrak sentsibilizatzea nahi da, baita Peruko Piurako nekazarien egitasmoei babesa ematea ere".

Datorren larunbatean, 14:00etan hasiko den bazkaria prestatzeko bidezko merkataritzako osagaiak erabiliko dituzte (arroz platerra, ardoa, ogia eta postrea). Aurrekoetan bezala, arroza prestatuko dute, Peruko norbaitek lagunduta.

Aldez aurretik, bidezko merkataritzako produktuak ipiniko dira salgai eta umeendako sukaldaritza tailerra ere egongo da. Ekitaldiak elkarte gastronomikoen eta Eibarko Udalaren laguntza dauka, besteak beste. Giroa alaitzeko, Eibarren bizi den Nathali Chuchón peruarra, Mugi Panderoa! taldea eta bertsolariak izango dira.

Txartelak Kultu, Koskor, Kontent, eta Guridi tabernetan eta Villalba supermerkatuan ipini dituzte salgai, 12 eurotan -9 eurotan ume, jubilatu eta langabetuentzat-. Aurten ere, "Plato Zero" delakoarekin, txartela erosi eta bazkarira joan barik ere laguntzeko aukera dauka jendeak.