Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Jana ez da txantxa" IV. Bazkari Solidarioa hartuko du Eibarrek datorren larunbatean, urriak 21

"Jana ez da txantxa" IV. Bazkari Solidarioa hartuko du Eibarrek datorren larunbatean, urriak 21

"Jana ez da txantxa" IV. Bazkari Solidarioa aurkezteko ekitaldia.

2017/10/16

Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz antolatu da bazkaria.

Urriaren 21ean laugarrenez egingo da "Jana ez da txantxa" bazkari solidarioa Eibarren, Untzaga plazan ipiniko duten karpan, Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz. Ekimen horren antolatzaileak Egoaizia eta Aldatzen elkarteak dira. Ekimenari bere babesa emateko Arzak jatetxeko Xabier Gutierrez idazle eta sukaldaria izan da gonbidatua aurten. Antolatzaileen hitzetan, "ekimen horren bidez, Eibarko herritarrak sentsibilizatzea nahi da, baita Peruko Piurako nekazarien egitasmoei babesa ematea ere".

Datorren larunbatean Eibarren egingo den IV. Bazkari Solidarioa aurkezteko ekitaldia izan da gaur, urriak 16, udaletxean. Bertan izan dira, besteak beste, Eibarko alkate den Miguel de los Toyos; Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Idoya Sarasqueta; Eibarko elkarte gastronomikoetako ordezkari Jorge Arregi; Aldatzen bolondres taldea; 'Aza eta porrua' elkarteko parte-hartzaileak eta Egoaiziako ordezkari den Alaia Berriozabal.

Datorren larunbatean, 14:00etan hasiko den bazkaria prestatzeko bidezko merkataritzako osagaiak erabiliko dituzte (arroz platerra, ardoa, ogia eta postrea). Aurrekoetan bezala, arroza prestatuko dute, Peruko norbaitek lagunduta.

Aldez aurretik, 11:00etan, bidezko merkataritzako produktuak ipiniko dira salgai eta 12:00etan umeendako sukaldaritza tailerra ere egongo da. Ekitaldiak elkarte gastronomikoen eta Eibarko Udalaren laguntza dauka, besteak beste.

Txartelak Kultu, Koskor, Kontent, eta Guridi tabernetan eta Villalba supermerkatuan ipini dituzte salgai, 10 eurotan -7 eurotan ume, jubilatu eta langabetuentzat-. Aurten ere, "Plato Zero" delakoarekin, txartela erosi eta bazkarira joan barik ere laguntzeko aukera dauka jendeak.