Itzuliak 2023ko edizioaren ibilbide osoa aurkeztu du, apirilaren 3tik 8ra egingo dena

Lasterketa apirilaren 3an hasiko da Gasteizen eta apirilaren 8an iritsiko da Eibarrera. Txirrindulariek 992,5 kilometro egin beharko dituzte guztira, 6 etapatan banatuta. Ez da erlojupekorik egongo eta protagonistek 26 mendateri egin beharko diete aurre ibilbidean zehar.
Euskal Herriko Itzuliaren (Itzulia Basque Country) lasterketako 62. edizioaren aurkezpena egin da gaur goizean Eibaro Udalaren Pleno Aretoan, apirilaren 3an Gasteizen hasi eta apirilaren 8an Eibarren amaituko dena. Aurkezpen ekitaldian Jon Iraola Eibarko alkatea, Ander Curiel Kirol zinegotzia, Julian Eraso Itzuliaren zuzendaria eta Roberto Laiseka txirrindulari ohia izan dira.
Edizio berriak sei etapa izango ditu, ez da erlojupekorik izango, eta, beraz, txirrindulariek 992,5 kilometro egin beharko dituzte. Parte-hartzaileek 26 mendate gainditu beharko dituzte: 3, 1. mailakoak; 7, 2. mailakoak; eta 16, 3. mailakoak.
Ibilbideak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatuko ditu, ordena horretan, eta Eibarko erdigunean amaituko da.
1. etapa: Vitoria-Gasteiz - Bastida (165.40 km)
Itzulia 2023ko lehen etapan Opakua mendatea igoko dute, non mendiko lehen maillota lehiatuko baita. Puntu horretatik aurrera, errepide estuak eta oso bihurgunetsuak hartuko dituzte, Bastidako esprintetik igaro arte.
Ondoren, protagonista airea izan daiteke. Teorian, etapa egokia da esprintean bukatzeko.
2. etapa: Viana-Leitza (193.80 km)
Itzulia honetako etaparik luzeena da. Lehen zatia, Leitzatik igaro artekoa, ihesaldia egiteko aproposa da. Bigarren zatiari dagokionez, zirkuitu bat da, eta liderrak aurrean kokatu beharko dira. Izan ere, errepideak bihurgunetsuak dira eta klimatologia erabakigarria izan daiteke, jaitsiera oso luzeak daudelako.
3. etapa: Ereenteria-Amasa/Villabna (153,90 km)
Ziur aski, Gipuzkoako kostaldeko zati handi bat zeharkatuko duen etapa honek irteera oso azkarra izango du. Amasa-Villabonatik igaro ostean, zirkuitu gogor bat hasiko da; errepide estuak izateaz gain, gora eta behera ibiliko dira etengabe. Ondorioz, tropelean tentsio handia egongo da, liderrak buruan kokatzeko. Bukatzeko, azken kilometro oso lehergarri eta gogor bati ekingo diote, Hikarara iritsi arte.
4. etapa: Santurtzi-Santurtzi (175,70 km)
Enkarterrietako ohiko etapa, ihesaldientzako egokiak diren igoera eta jaitsiera askorekin. Azken partean, La Asturiana mendatea igo eta Zugaztietara jaitsiko dira, eta, aurreko urteetan bezala, azken zati hori erabakigarria izan daiteke.
5. etapa: Amorebieta/Etxano-Amorebieta/Etxano, 165,90 km
Etapa zail honetan, zuzendariek peoiak mugitzeko aukera izango dute. Paresira arte mendate garrantzitsurik egongo ez bada ere, ibilbidea egokia izango da amaierara begira estrategiak probatzeko. Azken kilometroetan, zirkuitu batean sartuko dira, non aurrean egotea oso garrantzitsua izango baita sailkapen nagusiari begira aukerak mantentzeko.
6. etapa: Eibar-Eibar, 137,80 km
Itzuliako etapa nagusia, hasiera-hasieratik selektiboa eta oso zorrotza izango dena. Eguneko protagonista nagusiak sailkapen nagusiko gizonak izango dira.
Oso garrantzitsua izango da talde ona izatea etapa kontrolatzeko, aurreko edizioetan ikusi dugun bezala.
Erlazionatutako edukia: