Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Itsas-garraioko bi edukiontzik eguneroko gauzak berrerabili eta birziklatzearen garrantzia erakutsiko dute herritarrak kontzientziatzeko

2017/01/10

“Bete dezagun bizitza oroigarriekin” izenburupean antolatu duten kanpaina ibiltaria da; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Publikoak Sailak antolatu du Emaus Fundazioaren eskutik. Asteazken honetatik, urtarrilak 11, eta datorren igandera arte, urtarrilak 15, biak barne, bisitatu ahalko da, Untzaga plazan, harmailen tokian.

Asteazken honetan hasita, urtarrilak 11, eta datorren igandera arte, hilak 15, biak barne, Eibarko Untzaga plazak “Bete dezagun bizitza oroigarriekin” kanpaina ibiltaria hartuko du. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Publikoak Sailak antolatu du, Emaus Fundazioaren eskutik. Helburua da herritarrak kontzientziatzea hondakinen sorrerarekin eta horiek prebenitzeko beharrarekin lotutako problematikaren inguruan.

Ingurumen saileko zinegotzi den Jon Iraolaren hitzetan, “kanpainak berrerabiltzearen garrantzia erreminta moduan hurbildu nahi die herritarrei, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun gauzak –liburuak, altzariak, arropa eta bestelakoak– zabortegian amaitu dezaten saihesteko beren balio-bizitza agortu gabe”.

Horretarako, berrerabiltzearen eta birziklatzearen abantaila handienak erakutsiko dira “ekonomia zirkularraren” ezinbesteko formulak bezala; horrek ez ditu arriskuan jarriko ez dagokizkigun baliabide naturalak eta datozen belaunaldiei eman behar dizkiegunak.

Helburu hori lortzeko itsas-garraioko bi edukiontzi berrerabili eta prestatu dituzte eta Emaus Fundazioaren berrerabiltze lanen erakusketa hartuko dute ematen dituzten ingurumen- eta gizarte-abantailen erakustaldi bezala; ume zein helduentzat berrerabiltze eta heziketa popularreko tailerrak garatuko dira eta beste gauzak salduko dira, beste batzuen artean.

“Bete dezagun bizitza oroigarriekin” honako ordutegian egongo da zabalik: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, asteazkenetik igandera arte. Asteazkeneko inaugurazioan Jon Iraola zinegotzia izango da, 11:00etatik aurrera.

Kanpaina Donostian eta Irunen ere burutu da aurreko azarotik eta Gipuzkoako beste udalerri batzuk bisitatuko ditu 2017ko otsailaren 17ra arte; 2016ko azaroaren 19tik 26ra bitartean, Europar Batasunean egindako Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan kokatzen da.