Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Internetetik tramite gehiago egin daitezke!

2012/07/03

Eibarko udalean, 15 tramite baino gehiago gehitu dira online tramitazio modura.

Eibarko udala eguneratzen doa eta hiritarrengandik oso gertu egon nahi du. Horretarako ahalegin berezia egiten dabil, hiritarrek, etxetik mugitzeke eta udaletxera etortzeke, udalarekin tramiteak edo gestioak egiteko aukera izan dezaten.

Gaurtik aurrera, online tramite gehiago egiteko aukera ematen du. Hona hemen Internetetik egin daitezkeen tramite batzuk:

  • Erreziboak bankuan helbideratzeko eskaera.
  • Jakinarazpenetarako helbide fiskalaren aldaketa eskatzea.
  • Udal hilerriko zerbitzuak tramitatzea.
  • Jarduera sailkatu baten berri ematea edo titularitate-aldaketaren berri ematea.
  • Hirigintza-kontsultak egitea.
  • Ezinduendako aparkatzeko txartela eskatzea edo txartela berritzea.
  • Udaltzaingoak egindako atestatuen kopiak eskatzea.
  • Eskaera orokor bat egitea.
  • Etb...

 

Eibarko udalak, pixkanaka, hiritarrek, enpresek eta pertsona orok udalarekin egin ditzaketen beste tramite eta eskaera guztiei, Internet bidezko tramitazioa gehituko die.