Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inauguratu dute bihar osteguna, hilak 11, zabalduko duten NANa eta Pasaportea tramitatzeko bulego berria

Inauguratu dute bihar osteguna, hilak 11, zabalduko duten NANa eta Pasaportea tramitatzeko bulego berria

Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea.

2018/01/10

Bulegoa Udaletxeko beheko solairuan kokatuko da, Eibarko Udalaren eta Estatuko Administrazioaren arteko akordio bat lortu ondoren. Eibarkoarekin batera, bederatzi dira agiri ofizialak lortu edo berrizteko bulegoak dituzten herriak; horrekin asko murrizten dira aurretiko hitzorduaren epeak.

NANa eta Pasaportea tramitatzeko Eibarko bulegoaren inaugurazio ekitaldia hartu du gaur asteazkena, urtarrilak 10, Udalak. Bihartik aurrera, Eibarren bulego bat egongo da Nortasunaren Agiri Nazionala eta Pasaportea lortu edo berrizteko. NANaren eta Pasaportearen bulego berria Eibarko Udalaren eta Estatuko Administrazioaren arteko akordio baten fruitu da, eta, horri esker, Udaletxearen barruan espazio bat prestatu da dokumentu horiek lortu edo berrizteko. Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos, Dokumentazio Dibisio Orokorraren Komisario Nagusia, Antonio Vega Ramos, Euskadiko Komisario Nagusia, José Antonio Santamaría Sáez, Gipuzkoako Komisario Buru Probintziala, Iñigo Echauri Osinaga, Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria, Javier de Andrés Guerra, baita Gobernuaren Gipuzkoako Azpiordezkari den José Luis Herrador Gutiérrez ere.

Aurretiko hitzordua eta ordutegia

Nahiz eta bulegoa ofizialki bihar osteguna, urtarrilak 11, zabaldu, eibartarrek edo hurbileko biztanleek aurretiko hitzordua urtarrilaren 8tik aurrera erreserbatu ahal dute. Jendearentzako ordutegia astelehenetik ostiralera izango da 08:30etik 14:00etara.

Aurretiko hitzordua 060 telefonoaren bidez edo Internet bidez eska daiteke webgune honetan: www.citapreviadnie.es. Gainera, webgune honetan eskuragarri dago bi agirien gaineko informazioa: www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni. Aurretiko hitzordua edo txanda ez da emango NANaren bulegoan bertan, ezta Udaletxean ere.

Azken hilabeteotan, bulegoa NANa eta Pasaportea emateko behar diren bitarteko materialekin hornitu dute (inprimagailuak, ordenagailuak, aztarna digitalen irakurgailuak, kamera digitalak, etab.) eta herritarrei zerbitzua emango dieten langileak ere esleitu dira.

Lehen fasean, aurretiko hitzorduaren bidez eskatutako gestioak hartuko dira; beraz, premia edo urgentzia handiko kasuetan, Donostiako edo Irungo bulegoetara jo beharko da eta han dokumentuen bidez justifikatu beharko da kasuaren urgentzia, artatua izateko.

Erakundeen arteko akordioa

Eibarko Alkate Miguel de los Toyosek, beste behin, zera adiera du: “Zalantzarik gabe, oso albiste ona da herriarentzat eta eskualdearentzat, biztanleentzako hain garrantzitsua den zerbitzua gerturatzea. Bi erakundeen arteko akordioa erraza izan da, zerbitzu hau hobetzeko borondatea baitzegoen eta, gainera, Eibar erreferentzia eta ardatz gisa kokatzen da, gure eskualdean egin beharreko administrazio-kudeaketak egiteko".

Bestalde, Javier De Andrés jaunak, Gobernuaren Ordezkaria EAEn, eskertu egin dio Eibarko Udalari eta haren Akalte Miguel de los Toyos jaunari ”bere laguntza herritarrei eman beharreko zerbitzuen kalitatea hobetzeko” eta adierazi du “Eibarko bulego berria zabaltzearekin, gerturatu egiten dugula NANaren eta Pasaportearen zerbitzua biztanle asko dituen eskualde batera eta aldez aurretiko hitzorduaren epeak gutxitzen laguntzen dugula".

NANaren eta Pasaportearen bulegoa martxan jarrita, gutxitu egingo da nabarmen itxaron-aldia aurretiko hitzordua eskatzeko; sistema hori erabiliko da bulego berrian ere Polizia Nazionalak emandako identitate-agiriak lortu edo berrizteko.

Eibarko bulego berriarekin, Euskal Autonomia Erkidegoak bederatzi leku ditu dagoeneko NANa eta Pasaportea lortu edo berrizteko: bost Bizkaian (Bilbo, Basauri, Barakaldo, Getxo eta Portugalete), hiru Gipuzkoan (Donostia, Irun eta Eibar) eta bat Araban (Gasteiz).

etiketak: Pasaportea, Eibar, bulegoa, NAN