Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

II. Akademien Azoka hartuko du Eibarrek azaroaren 12an eta 13an

2016/10/19

Azokan parte hartzeko epea zabalik egongo da urriaren 24tik azaroaren 4ra arte. Standak Untzaga plazan jarriko dira.

Eibarko Udalaren Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak Eibarko II. Akademien Azoka antolatu du aurten. Edizio berria azaroaren 12an (10:30etik 20:00etara) eta 13an (10:30etik 14:30era) ospatuko da.

Helburua bikoitza da: alde batetik, azokan parte hartuko duten enpresak herritarrei hurbiltzea, enpresa horiek ezagutzera ematea eta sustatzea, eta, bestetik, herritarrek Eibarren ditugun formakuntza zentroak eta zerbitzuak ikustea. Azoka berriak arlo ezberdinetako gaiak bilduko ditu: zerbitzuak -hizkuntzak eta ikasketak-, terapiak, informatika, gimnasia, eskulanak eta sormenezko tailerrak.

Azokan parte hartzeko baldintzak

Standa jarri nahi duten enpresek derrigorrez bete behar dituzte ondoko baldintza hauek: egoitza Eibarren izatea, akademien alorreko jardueran aritzea eta standa jartzeko baimena eman zaion jarduera horri dagokion epigrafean alta emanda edukitzea. Interesatuei material hauek ipiniko zaizkie eskura: mahaia, aulkiak, argi-puntua (stand bakoitzarena) eta megafonia orokorra. Ez zaie standik jartzen utziko parte-hartzeko eskaera epez kanpo aurkeztu dutenei edo/eta ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenei.

Azokan parte hartu nahi duten pertsona fisikoek zein juridikoek 2016ko urriaren 24tik azaroaren 4ra aurkeztu beharko dute eskaera beharrezkoa den dokumentazioarekin lagunduta. Eskaera bat bakarrik onartuko da pertsona edo entitate juridiko bakoitzeko. Eskaerak Pegoran, Herritarren Zerbitzurako bulegoan aurkeztuko dira. Azokan parte hartzeko eskaera orria eta baldintzak deskargatzeko SAKATU HEMEN.

etiketak: Azoka, Akademiak, Eibar