Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Igogailua Ardantzako pasealekura

2011/05/16

Martxan jarri da Ardantzako pasealekura ematen duen igogailua; udaletxe ostean dagoena.

Igogailu honek Ardantzako pasealeku berrirako irispidea errazten du; trenbide gainean egin den pasealeku berria, orain dela pare bat hilabete inauguratu zena.

Gaur arte pasealeku berri horretara joateko Mekolako etxeetara ematen duten eskailerak erabili behar izaten ziren, edo bestela, Legarreraino dagoen aldapa hori igo behar zen. Igogailu honekin Mekola eta Legarre auzoetarako sarbidea asko hobetu eta lautu da, eta asko errazten zaizkie gauzak gurpildun aulkietan dabiltzan pertsonei, umeen kotxeei edo mugikortasun murriztuko pertsonei.