Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ignacio Zuloagaren koadroei buruzko lehiaketan parte hartzen duten dendetan erosketak egiteko 100 euroko 27 sari zozketatu dira

 Irabazleen zerrenda atera den unea.

Irabazleen zerrenda atera den unea.

2020/12/23

Jarduera honen bidez, artista eibartarraren lana zabaldu nahi izan da, haren jaiotzaren 150. urteurrenean, eta herriko merkataritzaren salmentak sustatu nahi izan dira.

Ignacio Zuloagaren margolanei buruzko lehiaketan parte hartu eta Eibarko merkataritza-establezimenduetan erakusgai egon diren pertsonentzako erosketa-bonuen sarien zozketaren irabazleak zein izan diren badakigu. Zozketa gaur, abenduak 23, egin da, Eibar Merkataritza Gune Irekiko eta Eibarko Udaleko ordezkariak bertan zirela (Ego Ibarra Batzordearen bidez).

Zuloagaren 27 lan artistiko ikusgai egon dira Eibarko beste hainbat dendatako erakusleihoetan. Parte-hartzaileek koadroaren izenburua asmatu behar zuten. Eta asmatu duten bezeroen artean 100 euroko erosketa-bonoa zozketatu da koadro bat erakusgai zuen saltoki bakoitzeko. Irabazleek 100 euroko bonoa jaso duten establezimenduan egin beharko dituzte erosketak.

Jarduera honen bidez, artista eibartarraren lana zabaldu nahi izan da, haren jaiotzaren 150. urteurrenean, eta, aldi berean, merkataritza-salmentak sustatu nahi izan dira, batez ere pandemia-aldi honetan, horrek eragin negatiboa izan baitu merkataritza-jardueran. Erakusleihoetan jarri diren koadroen erreprodukzioen originalak ekimenean parte hartu duten zortzi museo edo erakundeetakoak dira.

Hauek dira irabazleak, bakoitzak 100 euroko bonoa jasoko dutenak: Itziar Kortaberria (en el comercio Doroti), Paula Godoy (Ikusimakusi), Nora Guerra (Dandara), Néstor Márquez (Twins), Ibone Larrañaga (Xare), Naiara Jiménez (Gratzina), Beatriz Sebastián (Guby), Laura Pérez (Nona), Cristina Díaz (Cedry), Luis Aristegui (Corral), Rosa Zarraua (No Comment), Aitor Mendoza (Lua), Moisés Uriarte (Roca), Miren Ibarbia (Muma), Arrate Iturriza (Zuri Zuri), Enrique Sola (Azpiri), Ana Cestafe (Closet) Rosa Ortega (Irritsa), Aitziber Uria (Helmet House), Lore Arregi (Lola’s), Isabel Bouzou (Umea), Maribel Ansola (Kopiña), Aitziber Uria (El Vestidor), Iratxe Unanue (La Guinda), Arrate Azkarate (Urdanibia), Petri Pérez (Ohial) eta Carmen Gabilondo (Vieco).

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, Idoya Sarasqueta Ego Ibarra Udal Batzordeko presidenteak eta Alberto Albistegui Merkataritza zinegotziak atera dute irabazleen zerrenda.