Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ia 4.500 haur eta gazte eibartarrek jaso dituzte "Diru-laguntzak Ikasleei" eta "Umeak Eskolara" udal laguntzak

Ia 4.500 haur eta gazte eibartarrek jaso dituzte "Diru-laguntzak Ikasleei" eta "Umeak Eskolara" udal laguntzak

Eibarko ikastetxeetako ikasleak.

2018/12/21

Udalak 286.735 euro jarri ditu familien eskaerei aurre egiteko; haur bakoitzeko 60,10 euro ematen dira Eibarko establezimenduetan erosketak egiteko.

4.486 ume eta gaztek jaso dituzte “Umeak Eskolara’ y ‘Diru-laguntzak Ikasleei’ programetako diru-laguntzak, aurtengo edizioan, eskaera-epea amaitu eta ia eskaera guztiak onartu ondoren. Udalak diru-laguntza hauei aurre egiteko 286.735 euro jarri ditu.

“Umeak Eskolara” kasuan, 3.299 eskaera egin dira, eta zazpi bakarrik bota dira atzera; Udalak emandako dirua guztira 197.251 euro izan dira. “Diru-laguntzak Ikasleei” programan, 1.200 eskaera egin, eta sei atzera bota dira; zenbatekoa guztira 71.484 euro izan dira.

Udalaren ekimen arrakastatsu honetan, eskoletan dabiltzan haur eta gazteen familiei diru-laguntza ematen zaie, 60,10 euro ikasleko, Eibarko establezimenduetan erosketak egiteko. Udalak duela 19 urtetik hona egiten du kanpaina hau, eta hartzaileak dira eskola-adinean dauden edo araututako edo okupazio-irakaskuntzan diharduten seme-alabak dituzten familiak. “Umeak Eskolara” programa 2 eta 15 urte arteko umeei zuzenduta dago; “Diru-laguntzak Ikasleei”, aldiz, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei.

Aurreko edizioetan bezala, eskaera bakoitzeko gehienez ere 60,10 euro banatu dira, honako gastu hauek laguntzeko: arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala —testu-liburuak izan ezik—, betaurrekoak eta lentillak. Gainera, salmentak Eibarko dendetan egitea sustatzeko asmoz, diruz laguntzen diren erosketak Eibarko dendetan egitekoak izan dira, aurtengo irailaren 1etik urriaren 31 arte.

Bi programa hauekin, Eibarko Udalak lagundu egin nahi die Eibarko familiei eskolako ikasturtea hasten den egun horietan. Eta, zentzu horretan, familiei laguntzeaz gain, halako programek sustatu egiten dute erosketak Eibarko dendetan egitea.