Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Haur Liburuaren Nazioarteko eguna

2012/03/26

Apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen da mundu guztian Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. Gure Liburutegian hainbat jarduera prestatu ditugu aurten hori ospatzeko.

  • BOOKCROSSING tailerra: BookCrossing-a leku publikoetan liburuak “askatzea” (uztea) da, gero beste irakurleren batek hartu eta gauza bera egin dezan. Helburua liburuak “oihanean” askatzea da beste norbaitek aurki ditzan. Apirilaren 2an, 16:30ean, Galtzagorri Elkartearen eskutik, tailer bat burutuko dugu liburu batzuk askatzeko. Tailer honetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da Liburutegian apirilaren 1a baino lehen. Doan izango da.
  • IPUIN ETA TXOTXONGILO emanaldia: Irrintzi Taldeak Lau anaia umezurtzak emanaldia aurkezten du. Apirilak 2, 18:00, Umeen Liburutegian. Iraupena 60’. Kutxa babeslea.