Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasi dira auzo-bilerak herritarrek beren proposamenak edo eskaerak egin ditzaten

Hasi dira auzo-bilerak herritarrek beren proposamenak edo eskaerak egin ditzaten

2015ean Legarreko bizilagunekin egindako bilera.

2017/11/07

Bilerak behealdean hasiko dira eta azaroan zehar zazpi batzar egingo dira auzo desberdinetan. Udal ekimen hau aurrekontu parte hartzaileen osagarri da; prozesu hori ere auzoetan egingo da.

Eibarko Udaleko arduradunen eta auzoetako herritarren arteko bilerak azaroan hasiko dira; bertan auzotarren kezkak, ideiak edo erreklamazioak egin ahalko dira. Guztira sei bilkura izango dira gaurtik hasita eta azaroren 22ra bitartean, auzotar guztiek beren proposamenak egin ditzaten.

Auzoetako bilerak —ezagunak egin direnak azken urteotan— Udalaren ekimen berri baten osagarri izango dira: 2018rako, aurrekontu parte hartzaileak bultzatuko dira, herritarrek berek erabaki ahal izan dezaten zertan inbertitu dirua auzo bakoitzean. 

Lehen bilera behealdean izango da gaur, asteartea, azaroak 7, 19:00etan (bilera guztiak ordu horretan izango dira) Beheko Tokia Jubilatuen Etxean. Hurrengo egunean, asteazkena, azaroak 8, Legarreko txanda izango da San Andres Ospitalean egingo den bileran. Ostegunean, azaroak 9, erdigunekoen txanda izango da Untzagako Jubilatuen Etxean.

Laugarren bilera Coliseon izango da, datorren asteartean, azaroak 14, erdi-behealdeko auzokideentzat. Azaroaren 15ean, bilera Amañako elizan izango da. Azaoaren 21ean, Ipuruako bilera egingo da auzo horretako Jubilatuen Etxean. Eta azkenik, azaoren 22an amaituko da zikloa Urkiko bilerarekin, auzoko elizan. 

Bileren dinamika azken urteotako berbera izango da. Udal ordezkaritza bat joango da auzo bakoitzera bilera ireki batean parte hartzera. Udalaren aldetik, Alkatea bera egongo da, auzo horretako auzozaina, Udaltzaingoaren burua, eta Zerbitzu, Obra eta Hirigintza arloetako zinegotzi eta teknikariak ere bertan egongo dira. Hain zuzen ere, Hirigintzako zinegotzi berriak, Jon Iraolak, parte hartuko du batzar horietan. Halaber, mahaian, azken urteotan bezala, Ertzaintzako gertuko agente bat ere egongo da.

Herritarren parte hartzea bultzatzeko asmoz, Udalak “aurrekontu parte hartzaileak” jarri ditu abian; horien bidez, Eibarko herritarrek aukera izango dute erabakitzeko nola inbertitu 2018an horretarako gordeko diren 800.000 euro.

Auzo-bileren hasierarekin batera, Miguel de los Toyos alkateak adierazi du Udalak “jarraitu nahi duela eibartarrei aukera ematen haien kexa edo proposamenak zuzenean egiteko udal ordezkariei; bilera hauek Udalarekin harremanetan jartzeko lehendik dauden beste bide batzuen osagarri dira. Aukera hau oso eraginkorra gertatu da herritarrentzat, eta ekimena ezinbesteko bihurtu da eibartarren parte hartzea indartzen jarraitzeko”.