Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hamaika enpresa lehiatuko dira Errebalgo eraikinaren proiektuan egiteke dauden obrak amaitzeko

2019/02/11

Hil honen amaieran bilduko da kontratazio-mahaia hamaika enpresa horietako bati adjudikazioa proposatzeko. Aurreikuspenen arabera, martxoan adjudikatuko dira lanak eta hurrengo hilabeteetan hasiko dira obrak berriz ere. Miguel de los Toyos alkateak azpimarratu duenez, “hainbeste enpresa aurkezteak erakusten du lanak egiteko dagoen interesa. Gainera, epeak zorrotz betetzen ari dira”.

Hamaika enpresa aurkeztu dira guztira Errebal balio anitzeko eta kultur ekipamenduaren eraikuntza amaitzeko obren lizitaziora. Joan den urtarrilaren 3an proiektu eraberritua gauzatzeko obra lizitazioara irten ondoren, eta proposamenak aurkezteko epea amaituta, hamaika izan dira adjudikazioan lehiatuko diren enpresak. Datozen egunotan ekingo zaio proposamenak aztertzeari, eta otsailaren amaieran bilduko da kontratazio-mahaia, obraren exekuzioa enpresa horietako bati proposatzeko. Aurrerago, martxoan zehar egingo da behin betiko adjudikazioa.

Obra lizitatzeko atera zen aurrekontua 6.399.497,98 eurokoa da (BEZa barne), eta, aurreko astean eskaintzak ezagutzeko mahaia bildu ondoren, datozen egunetan egingo dira balorazio teknikoak, epemugen proposamenak eta obraren exekuzioaren beste baldintza batzuk.

Gauzatuko den proiektu eraberrituak hobekuntzak jasoko ditu, ahalbidetuko dutenak eraikina Eibarrek egun dituen beharretara egokitzea, inguruko zerbitzuekin koexistentzia gune bat sortuz.

Hauexek dira eskaintzak aurkeztu dituzten hamaika enpresok: Altuna y Uria; Construcciones Murias; Construcciones Adolfo Sobrino; Obras Especiales Edificación e Infraestructuras; Construcciones y Promociones Balzola; Acciona Construcción; y Eraikuntza Birgaikuntza Artapena. UTE Tecsa-Ondoan; UTE Errebal Iza-Campezo; UTE Ferrovial Agroman y Viconsa; UTE Errebal Amenabar Lurgoien. Ikus daitekeen bezala, azken lau proposamenak Aldi Baterako Enpresen Elkarte gisa aurkezten dira.  

Miguel de los Toyos alkateak azpimarratu duenez, “hainbeste enpresa aurkezteak erakusten du lanak egiteko dagoen interesa”. Gainera, azpimarratu du “zorrotz betetzen ari direla Kontratazio legeak administrazio publikoetarako ezarritako epeak. Gure konpromisoak betetzen jarraituko dugu herriarentzat estrategikoa den azpiegitura hau errealitate izateko ahalik eta lasterren”.