Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hainbat vending makina jarriko dira hiriko gune ezberdinetan, herritarrei babes-maskarak banatzeko

Vending makina berrien aurkezpena.

Vending makina berrien aurkezpena.

2020/05/07

Vending makina berriak Azitaingo eta Kantoiko zerbitzuguneetan, Fermin Calbeton kalean eta Berdintasunaren pasealekuan dauden vending makinetan eta Orbeako Udal Kiroldegian jarriko dira. Datozen egunetan, eskutitzak banatuko dira Eibarko etxeetan, txartel elektroniko batekin, ekimenaren xehetasunak emateko. Txartel hori erabiliko da aipatutako makinetatik lau maskara higieniko dituen poltsa bat ateratzeko, astean behin. Eibarko Udalak herritarren kontzientziazioa eskatu du maskara horiek erabiltzeko orduan, osasun-agintariek ezartzen dizkiguten jarraibideei kasu eginez, eta, horrela, lehenbailehen normaltasun berrira itzultzen saiatzeko.

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Carlos Abad Urkotronik enpresako gerenteak, Udaleko talde politikoetako bozeramaileekin batera, beharrezkoa zen ekimen bat aurkeztu dute gaur goizean, Eibarko Udalaren arkupeetan, gauden Alarma Estatura (COVID- 19tik eratorria) egokitzeko asmoz.

Hain zuzen ere, eibartar guztiei babesteko maskarak banatzeko vending makina berria aurkeztu dute.

Jakina denez, osasun-agintariek zenbait gomendio eman dituzte etxetik kanpo egiten diren jardueretan maskarak erabiltzeko. Errealitate berri horretara egokitzea ahalik eta errazena izan dadin, datozen egunetan herritarren eskura jarriko dira maskara higieniko horiek, herriko hainbat tokitan egongo diren vendig guneetan; maskarillak eskuratzeko, etxeetara bidalitako gutunarekin batera doan txartel elektronikoa erabili beharko da."

Maskara horiek doan lortuko dira, baina txartel bakoitzak kopuru mugatu bat ateratzeko aukera emango du, lauko loteetan paketatuta.

Vending makinak Azitain eta Kantoi zerbitzuguneetan, Fermin Calbeton kaleko eta Berdintasunaren pasealekuko vending guneetan eta Orbeako Udal Kiroldegian egongo dira.

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, "Lidergo pribatua duen ekimena da, baina konpromiso publikoa ere badauka". Ildo horretan, "Eskertuko genuke, kontzientziazio ariketa bat eginez, herritarrek maskara horiek erabiltzea, ahalik eta lasterren, osasun agintariek eta Espainiako Gobernuak ezarriko duten normaltasun berrira itzultzeko", adierazi du.

Bestalde, Carlos Abad Urkotronikeko gerenteak esan duenez, "Ekimen honen aurrean, Eibarko Udalak jarrera eredugarria erakutsi du, uneoro herritar guztiengan eta eibartar guztien osasunean pentsatuz".

Proiektu hau Urkotronik, Azkoyen eta Larrevending enpresei esker egin ahal izan da; izan ere, Udalari makinak utzi dizkiote eta horien bidez lortu ahal izango diren maskarilla sortak prestatu dituzte.