Eibarko Udala
Gurasoak Martxan Gizartekintza Eibar

Gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo berri bat hartuko du Udalbatza Aretoak urrian eta azaroan, "Gurasoak Martxan" programaren baitan

2020/10/19
"Gurasoak Martxan" ekimeneko logotipoa.
Solasaldiak urriaren 21etik azaroaren 11ra bitartean izango dira, 18:00etatik 19:30era. Aurten, berritasun gisa, streaming bidez emango dira, Eibarko Udaleko YouTube kontu ofizialean.

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak eta herriko guraso elkarteek aurten ere hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute urria eta azaroa bitartean Portalean, "Gurasoak Martxan" programaren barruan.

Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan gizartekintza@eibar.eus helbidean, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Hitzaldiak Udalbatza Aretoan izango dira, urriaren 21etik azaroaren 11ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Hitzaldi hauek, presentzialak izateaz gain, streaming bidez ere emango dira Udalaren YouTube kanal ofizialean, partehartzea errazteko eta informazioa zabaltzeko.

Hitzaldiak:

Urria eta azaroa bitartean eskainiko diren hitzaldiak ondorengoak dira:

  • Urriak 21: “Cómo nos afecta la COVID 19 social y psicológicamente”.
  • Urriak 28: “Adecuarse a la situación actual como padres y madres”.
  • Azaroak 3: “Jazarpenaren aurrean nola erantzuten duten justiziak eta familiak”. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
  • Azaroak 11: “Adicciones sin sustancia: redes sociales, juegos,..”

Hitzaldiak HAZKUNDEk emango ditu.

Hitzaldiak batez ere gurasoentzat izango dira, seme-alaben eskola-adinaren arabera, nahiz eta parte-hartzea librea izan.