Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Gurasoak Martxan' programak hitzaldi bat eta ikastaro bat antolatu ditu otsailerako eta martxorako

2018/02/05

Otsailaren 7ko hitzaldiaren gaia 'Komunikazioa nerabezaroan’ izango da, eta ikastaroak 'Adimen emozionala' jorratuko du, hiru saiotan.

‘Gurasoak Martxan’ programak, Udalak antolatua eta eskola-adineko ikasleen gurasoei zuzendua, hurrengo asteotan bi ekimen egingo ditu. Lehena 'komunikazioa nerabezaroan' hitzaldia izango da otsailaren 7an, eta bigarrena ‘Adimen emozionala’ ikastaroa, hiru saiotan egingo dena, otsailaren 21ean eta 28an, eta martxoaren 7an.

Otsailaren 7ko hitzaldia, ‘Komunikazioa nerabezaroan’ gaiari buruzkoa, Bigarren Hezkuntzako haurren gurasoentzat izango da, eta hainbat alderdi aztertuko dira, hala nola familia barruko komunikazioa (hizkuntza, konfiantza), berdinen arteko harremana eta aniztasuna, edo gatazkak konpontzea (arauak, mugak eta negoziazioa). Jarduera otsailaren 7an izango da, 18:30etik 20:30era, Portalean (bigarren solairua), eta Baikara-ko Garbiñe Arrizabalaga izango da hizlaria; gaztelaniaz izango da jarduna. 

‘Adimen emozionala’-ri buruzko ikastaroa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta dago. Hiru saioetako lehena otsailaren 21ean izango da, eta honako gai hauek landuko dira, ‘familiaren eginkizunak’, 'nortasunaren garapena’ edo ‘ni-a eta autoestimua’. Bigarren saioan, otsailaren 28an, gaiak hauexek izango dira: 'nola erraztu komunikazioa', 'arauak, mugak, sariak eta zigorrak', eta 'negoziazioak eta akordioak familian'.

Adimen emozionalari buruzko ikastaroaren hirugarren saioa martxoaren 7an izango da, eta gaiak, ‘emozioak ulertu eta kudeatzea’, ‘egoera zailak kudeatzea: beldurrak, gezurrak' eta 'baliabide emozionalak: jolasak, ipuinak'. Ikastaroaren hiru saioak Portalean (bigarren solairua) izango dira, 18:30etik 20:30era, eta erderaz emango ditu Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko Garbiñe Arrizabalagak.

Ikastarorako nahiz hitzaldirako asistentzia librea da, baina interesa dutenek ikastetxean bertan eman beharko dute izena edo ikastetxe bakoitzeko guraso-elkarteetara mezu elektroniko bat bidali. Bestela, gizartekintza@eibar.eus helbidera ere idatzi dezakete.