Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen oinezko martxa ospatuko da Eibarren larunbatean, urriak 21

Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen oinezko martxa ospatuko da Eibarren larunbatean, urriak 21

Eibarren egingo den Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen oinezko martxaren aurkezpena.

2017/10/18

Ibilbidea Urkizun hasiko da eta herri osotik igaro ostean, Unibertsitateraino joango dira parte-hartzaileak, Ipuruako futbol zelaira igo arte. Handik, Untzagaraino jaitsiko dira, 13:30ean eta bertan amaituko da proba. Helburua da Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak elkarren artean harremanak estutzea eta jarduera fisikoa sustatzea.

Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen oinezko martxa hartuko du Eibarrek datorren larunbatean, urriak 21, gure lurraldeko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta. Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak elkarren artean harremanak estutzea eta jarduera fisikoa sustatzea da xedea. Aldi berean, gizarte osoaren aurrean erakutsi nahi dute forma onean eta gogotsu daudela.

Aurkezpen ekitaldian honako pertsona hauek izan ziren: Miguel de los Toyos Alkatea; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako eta Kiroletako zuzendari nagusia; Pedro Escribano, Zerbitzu saileko zinegotzia; José Riviere, Gipuzkoako jubilatu eta pentsionisten elkarteko presidentea; Félix Elcoroiribe, Elkarte horretako presidenteordea eta Untzagako jubilatuen etxeko presidentea; Xabier Anatol, Elkarte horretako idazkaria; Juan Benito, Elkartearen diruzaina; Manuel González, Elkartearen presidentea Debabarrenan eta Urkiko jubilatuen etxeko presidentea; eta Roberto Echave, Unzagako jubilatuen etxeko jubilatu eta pentsionisten elkarteko presidentea.

Aurreikusitakoaren arabera, Gipuzkoa osoko 73 jubilatu etxeetako 700 lagun inguru batzea espero da Eibarren larunbatean egingo den oinezko martxa edo ibilaldian. Ibilbidea bera Urkizun hasiko da, 11:00ak inguruan, herriko erdigunetik pasako da eta hortik Unibertsitate Laboraleraino abiatuko dira. Jarraian, Ipuruako futbol zelairaino igoko dira eta, proba amaitzeko, Untzaga plazara jaitsiko dira, 13:30ean. Ibilbide osoan zehar hainbat kontrolgune eta zigilua emateko tokiak izango dira.

Ondoren, anaitasun bazkaria egingo da Armeria Eskolan eta, amaitzeko, dantzaldia izango da. Halaber, bertaratuek -jubilatuak eta pentsiodunak- ospakizun egun hori aprobetxatuko dute "pentsiodunen erosteko ahalmena defendatzeko, ezin baitugu ahaztu gu garela ongizate estatuaren benetako bultzatzaileak", adierazi du Felix Elcoroiribek, Gipuzkoako jubilatu eta pentsionisten elkarteko presidenteordea eta Untzagako jubilatuen etxeko presidentea.

Elkarteak 7.000 euroko udal diru-laguntza jaso du, baina, aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste diru-laguntza bat espero dute.