Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Gipuzkoa Naturaldia"-ko egoitza izango da berriro Eibar, "100 días de soledad" filmarekin

2018/11/07

Proiekzioa gaur izango da, azaroak 7, 19:00etan, Coliseo antzokian. Sarrera doakoa da eta aforoa mugatua.

Gipuzkoa Naturaldia proiektuaren barruan —sormen kolektiboko ekimen bat da, Gipuzkoako Naturari buruzko kalitatezko dibulgazioa sustatzeko eta publiko guztiei zuzendua—, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Eibarko Udaleko Ingurumen sailarekin lankidetzan, "100 Días de Soledad" filmaren proiekzioa antolatu du gaurko, hilak 7, 19:00etan, Coliseo antzokian.

Dokumentala José Díazek zuzendu du eta José Maria Moralesek ekoiztu, Wanda Films ekoiztetxekoa.

Lana aitortua izan da Jackson Hole Jaialdian —naturari buruzko filmen Oscar saritzat jotzen da—, epaimahaiaren sari bereziaren ataleko finalera heldu zen-eta.

Jose Diazek bere burua filmatzen du Redeseko (Asturias) Parke Naturaleko txabola batean sartuta 100 egunez, inoren laguntzarik behar ez duela eta benetako mundutik eta bere aurrerapenetatik deskonektatuta. Ez du izango argindarrik, ez mugikorrik, ez telebistarik, ez ordenagailurik, ez ordularirik... Gizakia eta natura, biak bakarrik.

José Díazen lehen esperientzia da zuzendari gisa, eta lan horretan zenbait adituren laguntza jaso du, hala nola Gerardo Olivares zuzendariarena, fikziozko zuzendaritzan naturako filmazioak sartzen aitzindari izan dena gure herrialdean; José María Morales produktorearena, naturari buruzko filmen (Cantábrico, Guadalquivir, Planeta Tierra, Nómadas del Viento) Esapainiako produktore eta banatzaile nagusia; eta Carlos de Hita soinu-teknikariarena, naturaren soinuak jasotzen aditua.

Filma beste bost udalerritan ere proiektatutako da azaroaren 6 eta 16 bitartean: Tolosa, Errenteria, Oñati, Azpeitia eta Donostian.