Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irekita

2014/05/07

2014ko maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2014an Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko,gazte taldeetara zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da. Diru-laguntza hauek, legeztatzeko beharrezko diren dokumentazioa idazteak sortutako gastuen % 100 ordaintzera zuzenduta daude, 800 euro baino gehiagokoa izan ahal izanik gabe, eta lokala erabiltzen duen gazte taldeak edo lokalaren jabeek eska ditzakete era berean.Oinarriak eta deialdiaren baldintza guztiak udal-web honetan kontsulta ditzakezue.

Udaletik bultzatu nahi dugu gazteen aisialdia, segurtasuna eta osasuna bermatuz, baita lokalen erabiltzaile eta bere eraikineko biztanleen arteko elkarrekiko bizikidetasun eta errespetua, arazoak saihesteko. Horregatik gazteen aisialdirako lokalak arautzeko Udal Ordenantza onartu zen, 2013ko azaroaren 4ko Gipuzkoa-ko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago.

Aipaturiko Ordenantzaren Xedapen Iragankorrean, lizentziarik ez duten aisialdirako lokalak legeztatzeko urte bateko epea ezartzen da. Beraz, 2014ko azaroan lokal guztiek Udal Ordenantza honen arabera legeztatuta egon beharko lukete.

 Ordenantza osoa kontsulta dezakezue udal web honetan .

 Diru laguntza hauek eskatzeko epea, 2014ko urriaren 17ra arte izango da. Eskariak Pegora-n, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Udaletxearen beheko solairua , Untzaga Plaza). aurkeztu behar izango dituzte

 

Edozein kontsulta izatekotan, ez izan zalantza Udalarekin harremanetan jartzeko, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoaren bitartez.