Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaur ostirala, azaroak 26, piztuko dira Gabonetako argiak Eibarko kaleetan

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2021/11/26

Ekitaldia 18:00etan izango da Errebal Plazian.

Eibarko Gabonetako argiak gaur, azaroak 26, piztuko dira ofizialki, 18:00etan, Errebal Plazian egingo den ekitaldian, Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren (ECCA) ordezkariak bertan direla.

Gauzak horrela, eta argiak pizteko ekitaldiaren ondoren, Eibarko kaleetan, Gabonak igaro arte, jaiak alaituko dituzten eta, aurten ere, merkataritza-jarduera biziberritzeko balioko duten hainbat motibo izango dira.

Eibarren gabonetako argiztapenerako aurtengo aurrekontua 57.500 eurokoa da. Udalak 46.000 euro ordainduko ditu eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak eta Eusko Jaurlaritzak 11.500 euro.

Aurtengo argiztapenaren barruan, udaletxeko fatxadan eta Ibarkurutze plazan hainbat argi jarriko dira, baita Gabonetako zuhaitzak ere Untzaga plazan, jubilatuen etxearen inguruan, Ego Gainen eta Urkizun, eta Gabonetako argiztapen eta zuhaitz berri bat Errebal Plazian.

Gainera, Gabonetako argiak jarri dira Toribio Etxebarria, Zuloagas, San Agustin, Julian Etxeberria, Errebal, Bidebarrieta, San Juan, Calbeton eta Plaza Barria, Isasi, Juan Gisasol, Arragueta, Estaziño, Ego Gain, Bistar Eder, Ifarkale eta Eulogio Garate kaleetan.

Udalak eta Eibar merkataritza Gune Irekiak antolatuko duten Gabonetako kanpainako gainerako jarduerei dagokienez, datozen egunetan jakinaraziko dira, eta pandemiaren datuen bilakaeraren arabera zehaztuko dira.