Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garapen Pertsonalaren Azoka izango da azaroan

Garapen Pertsonalaren Azoka izango da azaroan

Kartela: Eibarko Udala

2014/11/03

‘Neurriak hartu hobeto bizi izateko’ lelopean, beste hainbeste hitzaldi eta tailer ezberdin burutuko dira, Portalean eta Untzagan, azaroaren 4tik 16ra bitartean.

Aste honetan hasita, Garapen Pertsonalaren azokaz gozatzeko aukera izango dugu Eibarren. Udalak antolatuta, azaroaren 4tik 16ra bitartean, hitzaldiak eta tailerrak burutuko dira Portalean eta Untzagan jasoko den estalpean. Azoka honen helburua garapen pertsonala indartzea bilatzen duten jarduera profesionalak batzea da. Elikadura eta alderdi fisikoa zainduta, emozioak, pentsamenduak, portaerak, adimena edota hezkuntza landuta, hobekuntza-teknikak aplikatzen dituzten profesionalek parte hartzeko azoka da. Guztira, aipatutako sektore hauetako bederatzi enpresek eman dute izena.

Hitzaldiak Portalean

Azaroaren 4an, 19:00etan, Portalean:

- K-Strech, Gimnasia abdominal hipopresiboa, masaje orokorra”. Isasi masaje zentroa: Rubén González. 

- “Mindfulnes” da (Adhara zentroko Leire Villar eta Helena Abascal izango dira hizlariak).

- "Pentsamendua eta Osasuna. Gorputza eta Gogamena. Nuhico plana" izango da (Isabel Santiagok emango du, Isasi masaje zentrokoak)

- "Nola hartu aurre dementziari?" (Buruz garuneko gimnasia zentroko Emma Ocamica andreak emango duena).

Azaroaren 11ean, 19:00etan, Portalean: 

- “Motibazioa. Bai hitzaren boterea” (Idurre Albizu izango da hizlaria, Akorde Coachingekoa)

- “Harremanetarako beharrak” (Arrate Garitaonaindia, Haurraren-helduaren psikologia kabinetekoa)

- “Garapen pertsonala heziketatik” (Miriam Arenas eta Amaia N. Osorekin)

- “Elikadura eta bizitzeko estilo osasungarriaren transmisioa gurasoengandik seme-alabengana, gaixotasunak prebenitzeko” (Nutrieibar-eko Aurora Cid izango da hizlari).

 Tailerrak Untzagan

 Azaroaren 15ean

 - 11:15-12:00 “Mindfulnes”

 - 12:15-13:00 “K-Strech"

 - 13:15-14:00 “Nola irakurri etiketa nutrizionala”.

 Azaroaren 16an

- 11:15-12:00“Laztan-tailerra”

- 12:15-13:00 “Motibaziorako energia”

- 13:15-14:00 “Entzun zure gorputzari zoriontsu izateko”.  

 Azaroaren 15 eta 16an

 - 11:00-14:00 “Haurrentzako tailerra”