Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Futbolari beteranoen torneoa jokatuko da hilaren 11n Ipuruako Anexoan

Futbolari beteranoen torneoa jokatuko da hilaren 11n Ipuruako Anexoan

Futbolari beteranoen torneoa aurkezteko prentsaurrekoaren irudia.

2017/03/06

Torneoa 09:00etatik 14:00etara jokatuko da eta sarrera doakoa izango da. Hamar talde ezberdinetako 150 jokalari inguru izango dira. Gainera, Elikagai Bankurako janari bilketa egingo da.

Eibarko futbol jokalari beteranoen torneoa jokatuko da martxoaren 11n, larunbata, Ipuruako Anexoan, 09:00etatik 14:00etara. Ipuruako Anexoak Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteak antolatutako Iparraldeko Liga Solidarioaren hiru jardunaldi hartuko ditu zehazki datorren larunbatean. SD Eibarko Beteranoen Elkarteak hartuko du parte bertan SD Eibar Fundazioa eta Eibarko Udalaren laguntzarekin. Hala azaldu zuten prentsaurrekoan aurreko ostiralean, martxoak 3, Miguel de los Toyos Alkateak, Mikel Larrañaga SD Eibarko Presidenteordeak eta Roberto Marzana Eibarko beteranoen taldeko Presidenteak.

Guztira, 10 taldek parte hartuko dute: Valladolid, Sestao, Barakaldo, Osasuna, Mirandes, Logroñes, Gimnastica, Athletic, Real Sociedad eta SD Eibar. Aurreikuspenen arabera, 35 urtetik gorako 150 jokalari beterano inguru etorriko dira Eibarrera torneoan parte hartzera. Sarrera doakoa izango da eta, gainera, janari bilketa egingo da Elikagai Bankurako.

Eibarko Alkate Miguel de los Toyosen hitzetan, "beteranoen futbola proposatzea gauza polita izan da. Ekitaldiak daukan alde sozialak animatu gintuen bertan parte hartzera, baita Elikagai Bankuarekin elkarrekin lan egiteak ere".

Bestalde, SD Eibarko Presidenteorde den Mikel Larrañagak Udalaren kolaborazioa eskertu zuen eta "hitzarmenaren sinadura beteranoekin orain arte egin dudan gauzarik garrantzitsuena da, taldearen estruktura edo organigraman sartzeko aukera eman baitu".

Aurreikusitako programa

Jarraian, datorren larunbateko torneorako aurreikusi den programa zehazten da:

1. JARDUNALDIA – 2017ko martxoak 11

  • 9.30    Athletic – Logroñes  //  Real Sociedad – Barakaldo
  • 10.05  Mirandes – Gimnastica //  SD Eibar – Osasuna
  • 10.40  Valladolid – Sestao

2. JARDUNALDIA – 2017ko martxoak 11

  • 10.40  Barakaldo - Logroñes
  • 11.15  Real Sociedad - Valladolid // SD Eibar – Athletic
  • 11.50  Osasuna – Mirandes // Sestao – Gimnastica

3. JARDUNALDIA – 2017ko martxoak 11

  • 12.25   Valladolid – Gimnástica // Osasuna - Barakaldo
  • 13.00   SD Eibar – Real Sociedad // Athletic – Mirandes  
  • 13.35   Logroñes – Sestao