Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskararen erabileraren kale neurketa 2011

2011/12/21

2011ko kale neurketaren datuak jaso dira eta 1989tik aurten arte egindako datuekin txostena osatu da.

Txosten horren arabera, urteak banaka hartuta ateratzen diren datuak ez dira oso esanguratsuak, urtetik urtera alde handiak baitaude. Alde horiek neurketa egunetan kalean dauden jarduerek baldintzatuta egoten dira neurri handian.

Urteak hamarnaka hartuta eta batez bestekoa eginda,berriz, euskararen erabilerak hartu duen joera ikus daiteke, bai adinaren , bai giroaren, bai herriko gunearen arabera.