Euskadin mugikortasun askea baimenduta, martxoaren 9tik

Gaurko 00:00etatik aurrera, eraginik gabe geratu da udal-mailako itxiera perimetrala. Gainera, honako neurri hauek mantentzen dira: gaueko mugikortasuna mugatzea (22:00etatik 6:00etara), merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia (21:00etan), gehieneko edukierak edo gehienez launaka batzeko muga.
Euskal herritarrek askatasun osoz eta inolako mugarik gabe zirkulatu ahal izango dute gaurtik aurrera, martxoak 9, Euskal Autonomia Erkidegoan. LABIren Aholku Batzordeak joan den ostiralean, martxoaren 5ean, hartutako erabaki nagusietako bat da, eta atzo, martxoak 8, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako dekretu berri batean jaso da.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, indarrean dauden neurriak luzatzea adostu dute, Euskadi egoera epidemiologiko egonkorragoan eta seguruagoan egon arte.
Erabakiak eta neurriak
Dekretu berriak egokitzapenak eta hobekuntza zehatzak jasotzen ditu zenbait artikulutan, besteak beste:
- Erkidego barruan mugikortasuna ahalbideratzen da, inolako mugarik gabe.
- Ezabatu egingo da 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia, udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela udalerririk ia erregistro horren gainetik.
- Lan-eskaintza publikoen eta astialdiko jardueren garapenerako bide emango duen ebazpena sartu da.
Gaur egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina da dekretua. Gogorarazi behar da honako hauek direla neurrietako batzuk:
- Gehienez lau pertsonako taldeak
- Gaueko mugigarritasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.
- Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00ak.
- % 40ko edukiera 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150m2-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.
- Gehieneko edukia mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.
- Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.