Euskadin Immigraziorako Itun Sozialaren gainean solasaldia

45 entitate, instituzio eta elkarteetako 60 pertsona inguru bilduko dira ostegunean, irailak 27, 18.30etan, Udaletxeko patioan, Immigraziorako Itun Soziala izango denaren gainean eztabaidatzeko
Eusko Jaurlaritza Immigraziorako Itun Soziala Euskadin izeneko dokumentuaren gainean lanean ari da. Itunak gizarte eta erakunde-akordio zabal bat lortu nahi du, gizartearen gero eta aniztasun handiagoa kudeatzeko oinarri izango diren printzipioen inguruan eta aukeraren ikuspegitik.
Immigrazioa fenomeno globala bada ere, integrazio, gizarte-kohesioa eta elkarbizitza tokian tokiko espazioan gertatzen, kudeatzen eta bideratzen dira. Beraz, ezinbesteakoa da Itunak herriko eragile eta elkarte (bai kulturalak, kirol-elkarte eta giza-elkarteak) esanguratsuenen iritzi eta ideiak haintzat hartzea. Horretarako, hurrengo ostegunean, hilak 27, 18.30etan, Udaletxeko patioan herriko 60 bat pertsona bilduko gara.