Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskadiko Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa

2014/06/17

Eibarko Udalak bat egin zuen lankidetza-hitzarmenarekin, eta hala, poltsako langileak kontratatzeko eskubidea du.

2014ko ekainaren 6an Euskadiko Udaltzaingoko Bitarteko Agenteen Poltsa martxan jarri zen.

Bitarteko Udaltzainen Poltsak helburu hauek ditu: udaltzaingoek udan edo beste garai batzuetan izan litzaketen unean uneko lan-beharrei eraginkortasunez erantzutea, bai eta mugikortasuna, gaixotasuna, lizentzia, erretiroa, eta bestelako arrazoiak direla-eta gerta litezkeen bajak estaltzea ere.

Informazio gehiago kontsultatzeko, sakatu hemen.