Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

…eta Kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko Udalak eta San Andres ostalarien elkarteak Euskeraz Primeran! ekimena aurkeztu dute

2021/06/07

…eta kitto! Euskara Elkarteak bultzatutako eta Udalak babestutako proiektua da eta Eibarko merkataritzan eta ostalaritzan bezeroaren eta saltzaile edota tabernariaren arteko euskarazko harremana erraztea du helburu.

Eibarko Udalak Euskeraz Primeran! ekimeneko kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean, Eibarko merkataritzan eta ostalaritzan bezeroaren eta saltzaile edota tabernariaren arteko euskarazko harremana errazteko helburuarekin. Ekimena orain dela sei urte jaio zen …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik eta Eibarko Udalaren babesa du.

Udazkenean elikagaien lau horma-irudi argitaratu ziren okindegi, fruta-denda, harategi eta arraindegietan jartzeko. Ildo beretik jarraituz, oraingoan, ostalaritzari zuzendutako posterrak argitaratu dira eta datozen egunotan banatuko dira herriko establezimenduetan, bi bakoitzean: bata, terrazan jartzeko eta bestea, barrualdean.

Poster horietan tabernari eta bezeroen artean erabili ohi diren zenbait esaldi eta hitz ageri dira: kafesnea, hutsa, garagardoa, ogitartekoa, ardo beltza, zenbat da?

Horrekin batera, oinarrizko hitzegitxo bat ere banatuko zaie eta terrazetako mahaietan horma-irudiaren QR kodea daraman pegatina ere bai. Kode horrekin mugikorrean deskargatu ahal izango da posterra.

Eibarko Udalak …eta Kitto! Euskara Elkartearekin sinatua duen hitzarmen izendunaren bidez babesten du egitasmoa, eta azpimarratu nahi du eibartarrok ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean orokorroean,  euskaraz gehiago egiteko aukera ematearen garrantzia.