Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Espainiako VII. Jiu-Jitsu Kopa ospatuko da urriko azken asteburuan Ipuruan

Espainiako VII. Jiu-Jitsu Koparen aurkezpenaren irudia.

Espainiako VII. Jiu-Jitsu Koparen aurkezpenaren irudia.

2022/10/11

Ipuruako Udal Kiroldegiak Estatuko eta atzerriko 150 judoka baino gehiago bilduko ditu urriaren 29an eta 30ean. Aurten ere, Borroka, Ne-Waza, Duo eta Show modalitateetan lehiatuko dira parte-hartzaileak.

Ipuruako Udal Kiroldegian egingo da, aurten ere, Eibar Hiriko Espainiako VII. Jiu-Jitsu Kopa, urriaren 29an eta 30ean, hain zuzen ere. Ekimena Kalamua Judo Elkarteak antolatu du, aurten 50. urteurrena betetzen duela, eta Eibarko Udalaren eta beste enpresa eta erakunde batzuen laguntza du. Jon Iraola alkateak, Ander Curiel kirol zinegotziak eta Kalamua Judo Klubeko presidente Manu Aguirrek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean edizio berriaren nondik norakoak aurkezteko, baita larunbat honetan, urriak 15, jokatuko diren haur mailako (44. edizioa) eta emakumezkoen (26. edizioa) judo txapelketei buruzko xehetasunak emateko ere.

Urriko azken asteburuan Ipuruan ospatuko den Jiu-Jitsu Torneoari dagokionez, Ne-Waza edo Lurreko judoa, Borroka, Duo eta Show modalitateetan lehiatuko dira parte-hartzaileak eta Eibarko eta Estatu osoko 150 judoka baino gehiago izango dira bertan, baita beste herrialde batzuetatik etorritakoak ere, hala nola Frantziatik.

Txapelketa urriaren 29an hasiko da, 09:00etan, eta Estatu osoko txapeldunak eta Eibarko Judoko Kalamua Klubeko judokak bertan izango dira.

Espainiako koparen maila duten kirol ekitaldiek Espainia osoko kirolariak erakartzen ditu eta, kasu honetan, autonomia ezberdinen klubetako presentzia izatea espero da, baita federazioetako ordezkaritzena eta kirol-epaileena ere.

Kluba eta txapelketa bera irabazi asmorik gabekoak dira, eta helburua da Judoa eta Jiu Jitsua sustatzea eta promozionatzea, 14 urtetik gorako gazteei zuzendutako deialdian. Judoa bera Unescok aitortu zuen. 

Urriko azken asteburuko Torneoaren aurretik, larunbat honetan, urriak 15, Ipuruako Udal Kiroldegian haurren txapelketaren 44. edizioa eta emakumezkoen Judo txapelketaren 26. edizioa ospatuko dira. Bertan parte hartuko duten adingabe asko eta jardunaldi osoan zehar eurekin egongo diren talde teknikoak egongo dira.