Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebal Plazia, erabilera anitzeko eraikina, 2020. urteko azaroan egongo da prest, aurreikuspenen arabera

Errebal Plazia, erabilera anitzeko eraikina, 2020. urteko azaroan egongo da prest, aurreikuspenen arabera

Errebal Plazia erabilera anitzeko eraikineko etorkizuneko espazioa.

2019/12/05

Laster bukatuko dituzte hormigoi armatuzko egituraren lanak, eta 2020. urteko urtarriletik aurrera, erabilera anitzeko plazako estalki gardenari euskarria emango dion metalezko egitura egingo dute. Errebaleko erabilera anitzeko eraikina egiteko dauden lanak Iza y Campezok osatutako ABEEri esleitu zizkioten joan den otsailean, 5.369.178,80 eurotan (BEZa barne).

Errebal Plazia erabilera anitzeko espazioaren eraikuntza osatzeko lanak, Errebalgo funtzio anitzeko eraikinak eta kultur ekipamenduak osatua, 2020. urteko azarorako amaituta egongo dira, aurreikuspenen arabera. Hala ere, litekeena da obrak irauten duen bitartean, lanak aurreikusitakoa baino hiruzpalau aste lehenago amaitu ahal izatea.

Gaur egun, hormigoi armatuzko egituraren lanak bukatzen ari dira, eta datorren igandean, abenduaren 8an, amaitutzat ematea espero dute. Ondoren, urtarrilean, erabilera anitzeko plazako estalki gardenari euskarria emango dion metalezko egitura gauzatzea dago aurreikusita, eta, horretarako, garabi erraldoi bat erabiliko dute. Lan horiek hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera.

Jon Iraola Obra eta Hirigintza zinegotziaren hitzetan, "Lanak erritmo onean doaz aurrera, obra zuzendaritzak adierazten duenez". Era berean, hormigoizko egitura egiteko lanak zertxobait gehiago luzatu direla dio, "neurri batean, eraikinaren konplexutasuna dela eta".

Iraolaren arabera, "Garajeak eraikitzeko lanek erritmo onean doaz aurrera, nahiz eta beste alderdi batzuetan atzerapen jakin batzuk egon". Horietako bat merkatuko plazaren zatia eraikitzeari buruzkoa da, erritmo motelagoan aurrera egiten duena, espazio hori egun martxan dagoen prozesu parte-hartzailearen ondoren hartuko den erabakian oinarrituta eraikiko baita. Bestalde, eraikinaren iragazgaizte lanak ere mantsoago doaz, neurri batean, joan den azaroko eguraldi txarraren ondorioz.

Horren harira, Jon Iraolak adierazi du "atzerapen bat egotea garrantzirik gabekoa" dela, "Obra ez baita uniformea, eta denbora errekuperatu daiteke lanek irauten duten bitartean".

Errebaleko erabilera anitzeko gunea egiteko dauden lanak Iza y Campezok osatutako ABEEri esleitu zizkioten joan den otsailean, 5.369.178,80 eurotan (BEZa barne).

Parte-hartze prozesuak

Era berean, martxan dauden bi prozesu parte-hartzaile laster amaitzea aurreikusten da; lehenengoa, etorkizuneko plazaren inguruan sortuko diren erabilera anitzeko espazioen erabilera soziokulturalei buruzkoa, eta bigarrena, merkatuko plazaren egitura eta haren gainean eraikiko dena zehazteko.

Bi obra gehigarri

Errebal Plazia-ko etorkizuneko erabilera anitzeko gunea gauzatzeko lanak alde batera utzita, eta horiekin bat eginez, datorren urtean beste bi obra gehigarri egingo dira. Lehenengoa, Errebal kalea berrurbanizatzeari buruzkoa, oinezkoen mugikortasuna hobetzeko; eta bigarrena, Muzategi aldea eta inguruaren irisgarritasuna hobetzeko.

Erlazionatutako albisteak

etiketak: Eibar, Errebal