Errebal Plazako 3. postu finkoaren emakida lizitaziora atera du Udalak

Postuak 19,94 m2-ko azalera du, eta ezarri den hileko kanona 244,26 eurokoa da. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 9an arratsaldeko 18:00etan amaituko da, eta interesdunek postuak ikusi ahal izango dituzte, Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailari eskatuta.
Eibarko Udalak Errebal Plazaren 3. postua adjudikatzeko baldintza-agiriak argitaratu ditu. Ezkerretik hasita hirugarren postuak 15,49 m2-ko azalera du eta 4,45 m2-ko biltegia.
Postuak oinarrizko instalazioak ditu, eta merkatu baten ezaugarrien, espirituaren eta helburuen ildoari jarraitzen dioten negozioak martxan jartzeko aukera dago bertan.
Postu honetarako lizitazio-mota gisa ezarri den hileko kanona 244,26 eurokoa da, eta emakidaren iraupena 20 urtekoa. Adjudikatzeko modua lehia-prozedura izango da, eta edozein interesdunek aurkeztu ahal izango du eskaintza.
Pleguan, halaber, beste baldintza batzuk ezartzen dira, hala nola eskaintzak aurkezteko modua, bete beharreko epeak eta betekizunak, bai eta postuak esleitzeko balorazio-irizpideak ere. Baloratu beharreko irizpideen artean daude espazioaren kudeaketa-proiektua, estrategia komertziala, eskainiko diren produktuen barietatea, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu baten kudeaketan izandako esperientzia, eta ezarritako kanona hobetzea. Gai horietako bakoitzari puntuazioa bat emango zaio, postua zeini esleituko zaion zehazteko.
Lizitazio-prozesuan sartu ahal izateko, interesdunek beren eskaintzak aurkeztu ahal dituzte bai elektronikoki, bai aurrez aurre Pegorako bulegoetan, ekainaren 9ko arratsaldeko 18:00ak arte. Informazioa eta zehaztapen teknikoak www.eibar.eus. udal-webguneko "Kontratatzailearen profila" atalean daude.
Lizitaziora atera den postuaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko, interesdunek tokia bisitatu edo zalantzak argitu ahal izango dituzte Eibarko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailarekin harremanetan jarriz; horretarako, mezu bat bidali beharko dute ekonomia@eibar.eus helbide elektronikora edo 943 70 84 51 telefonora deitu.
Azkenik, 3.postuaz gain, momentu honetan, Errebalgo 2 eta 6.postuak ere libre daude, lizitazio prozesua martxan jartzeko aukerarekin. Ezkerretik hasita 2.postuak 16,38 m2 ditu guztira (12,28 m2-ko lokala eta 4,10 m2-ko biltegia) eta hileko gutxieneko kanona 200,65 eurotakoa da. Errebalgo tabernaren ezkerraldean dagoen 6.postuak, aldiz, 31,31 m2 ditu guztira (24,68 m2-ko lokala eta 6,63 m2-ko biltegia) eta 383,55 eurotako gutxieneko kanona dauka ezarrita. Lokal honek gainera, ke-irteerarako hodi-hargunea du.