Errebal kalea koexistentzia gune izango da, Ibarkurutzean hasi eta Julian Etxeberria kaleraino
Errebal kalean, bere zabalera osoan, 2.716 m2-ko area batean Ibarkurutze eta Estaziño arteko bidegurutzetik Julian Etxebarriaraino, koexistentzia gune bat izango da, Eibarko beste leku batzuen antzera: Toribio Etxeberria, Ego Gain, San Agustin, Estaziño edo Zuloagatarren.
Udalak lizitaziora atera du proiektu horren idazketa 41.261 euroko aurrekontu batekin (BEZa barne) eta lanok egiteko epea hamabost astekoa izango da. Proiektua izan ondoren, egungo aurreikuspenen arabera, obra aurtengo urtea amaitu baino lehen aterako da lizitaziora 2020an exekutatu ahal izateko.
Errebal kalea ibilgailuen eta oinezkoen arteko koexistentzia gune bihurtuko da, galtzadaren eta espaloien zoladura aldatuz. Gainera, aurreikusten da Errebal erabilera anitzeko eraikinaren parking berria martxan egon orduko, beste proiektu bat egingo dela Julian Etxeberria kalea berrizteko San Juan Kalearen eta Toribio Etxeberriaren arteko bidegurutzeraino
Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, “hau beste pauso bat da ingurune zabal bat sortzeko oinezkoentzat Eibarko erdigunean Honela, hiri atseginagoa lortuko dugu, baina ez hori bakarrik, baita inguru hori biziberritzea eta erakargarriagoa egitea ere.”