Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erdigunea Jardiñeta auzoarekin lotuko duen igogailu publikoa eraikitzeko kontratazioa

2018/01/03

Hemendik egun batzuetara lizitaziora irtengo da obra eta aurreikusten da adjudikazioa martxoan egitea; lanak apirilean hasiko dira. Proiektua 875.590,27 eurotan irtengo da lizitaziora eta honakoak jasotzen ditu: Julián Etxeberria kaletik Aldatze kalera pasabide baten bidez doan igogailua, eta Aldatze inguruko urbanizazioa oinezkoen igarotzea errazteko.

Martxan da dagoeneko Julián Etxeberria kalea Jardiñeta auzoarekin lotuko duen igogailu publikoa eraikitzeko kontratazioaren prozedura. Aurki argitaratuko da lizitazioaren iragarkia eta, aurreikuspenen arabera, martxoan adjudikatuko da obra eta apirilean hasi.

875.590,27 euroko aurrekontu batekin irtengo da lizitaziora. Proiektuak Aldatze kaleko urbanizazioa ere jasotzen du. Helburua da behealdean dagoen oinezkoen igarotzea erraztea, izan ere, inguruan ikastetxe batzuk daude. Horretarako, oinezkoen pasabide bat egingo da, espaloi bat zabaldu eta ingurunea txukundu egingo da.

Igogailua, hamahiru lagunentzako edukiera izango duena, Julián Etxeberriaren 1 zenbakiaren (Telefonikaren eraikina) eta 3 zenbakiaren artean dagoen etxartean jarriko da eta Aldatzerainoko 26,34 metroak hartuko ditu. Igogailuaren eta Aldatzeren arteko trenbide gaineko espazioan pasabide metaliko bat egingo da, 11,50 metrokoa.

Bertako auzotarrek aukeratutako kokapena

Leku hori Udalak ekainean sustatutako parte-hartze prozesu baten ondoren hartu zen. Parte hartzaileen % 76k kokapen hori aukeratu zuten; beste proposamena zen lotura Muzategi eta Jardiñeta artean egitea.

Obra honekin Eibarko Udalak Jardiñeta auzoko eskaera bati erantzuten dio. Udalak lanean jarraitzen du herriko auzoetan irisgarritasuna hobetzeko plangintzarekin, bai eskailera mekaniko eta arrapalen bidez, bai bide publikoan jarritako igogailuen bidez. Plangintza horretan Eibarrek aitzindari izaten jarraitzen du.

Erlazionatutako albistea

Igogailua Julian Etxeberria kaletik Jardiñetara: horixe da inkestan parte hartu duten Jardiñetako eta Aldatzeko bizilagunen %76ak egin duen hautua