Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EPIak egiten dituzten Debabarreneko hornitzaile bila dabil Debegesa

2020/04/21

Debegesa, Debabarreno Garapen Ekonomikorako Elkarteak, EPIak ekoiztu eta enpresei banatzen dizkieten eskualdeko hornitzaileen bila dabil, langileak berriz lanean hasteko behar duten materiala eros dezaten.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, dei egiten die Norbera Babesteko Ekipoak egiten ari diren eskualdeko hornitzaileei, Debegesako web orrialdean argitaratuko den direktorio bat sortzeko. Edozein motako EPIak egiten dituzten hornitzaileak bilatzen dituzte: maskarak, hidrogelak, manparak, seinaleak, etabar.

Ekimen honen helburua da jarduerara itzultzea prestatzen ari diren edozein sektoretako enpresek (industria, merkataritza, turismoa, eraikuntza, etab.) horretarako beharrezko materiala eskura izatea, ezarritako segurtasun-arauak betez.

Debabarreneko enpresa askok, zuzenean edo zeharka, hainbat ekimen ari dira aurrera eramaten COVID-19aren hedapena pairatzeko eta egoerak ahal bezain laster hobera egin dezan.

EPIak egiten ari den hornitzaile bat bazara eta enpresei banatzeko materiala baduzu, Debegesak berarekin harremanetan jartzea eskertuko lizuke: