Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Emakume Master Cup" pilota txapelketaren finala hartuko du Astelenak datorren igandean, martxoak 25

"Emakume Master Cup" pilota txapelketaren finala hartuko du Astelenak datorren igandean, martxoak 25

"Emakume Master Cup" pilota txapelketaren finalaren aurkezpena.

2018/03/20

Promozio eta lehen maila kategorietako finalak jokatuko dituzte binaka parte-hartzaileek. Hilabete honetan Emakumeen Egunaren inguruan antolatu diren jardueren barruan kokatzen da igandeko pilota txapelketa.

Eibarko Astelena frontoiak datorren igandean, martxoak 25, 11:30ean hasita, ospatuko den "Emakume Master Cup" pilota txapelketaren finalaren aurkezpena hartu du gaur asteartea, hilak 20. Hala, Eibarko Udalak emakumeak protagonistak diren kirol ekitaldiak sustatu eta finkatu nahi ditu, esparru horretan ere sexuen arteko berdintasuna lortu ahal izateko. Sarrera doakoa izango da edukiera edo tokia bete arte; betetzen denean ateak itxiko dira.

Gaur goizean egindako aurkezpenean izan dira, besteak beste, Miguel de los Toyos Alkatea, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuendari Nagusia, Patricia Arrizabalaga Berdintasun saileko zinegotzia, Felipe Zamacola Eibarko Udal Kirol Patronatuaren Zuzendaria, Iker Amarika, txapelketaren zuzendari teknikoa, Joserra Taranco Laboral Kutxako ordezkaria eta finalean parte hatuko duten pilotariak.

Txapelketaren finalerdien emaitzak

Hauexek dira gaur, aurreko igandean, martxoak 18, pilotazalez lepo egon zen Oñatiko Zubikoa pilotalekuan (950 ikusle), jokatu ziren Laboral Kutxa Master Cup txapelketaren finalerdien emaitzak:

Promozio Maila

Alaitz Badiola (Azpeitia)-Oihana Orbegozo (Azpeitia) 18-17 Maddi Unanue (Azpeitia)-Naria Agirre (Zestoa)

Amaia Vicario (Donostia)-Ainhoa Urien (Abadiño) 18-12 Nagore Aramendi (Azpeitia)-Oihana Unanue (Azpeitia)

Lehen Maila

Amaia Araiztegi (Mallabia)-Maddi Mendizabal (Zaldibia) 6-18 Patri Espinar (Usansolo)-Eneritz Arrieta (Azkoitia)

Miren Larrarte (Bidania)-Maider Mendizabal (Anoeta) 13-18 Olatz Arrizabalaga (Gernika)-Leire Etxaniz (Etxebarria)

Txapelketako finalak

Honenbestez, datorren igandean, martxoaren 25ean, Eibarko Astelenan jokatuko diren txapelketako maila bietako finaletan honako bikote hauek lehiatuko dira:

Promozio Maila

Alaitz Badiola (Azpeitia)-Oihana Orbegozo (Azpetia) VS. Amaia Vicario (Donostia)-Ainhoa Urien (Abadiño)

Lehen Maila

Patri Espinar (Usansolo)-Eneritz Arrieta (Azkoitia) VS. Olatz Arrizabalaga (Gernika)-Leire Etxaniz (Etxebarria)