Eibarren ere, PSE-EE izan da garaile 2019ko hauteskunde orokorretan

Eibarren ere, PSE-EE izan da garaile 2019ko hauteskunde orokorretan

2019ko hauteskunde orokorrak. Eibarko datuak.

2019/04/29

Talde irabazleak 4.306 boto (% 27,51) lortu ditu oraingoan Diputatuen Kongresurako. Senaturako, berriz, PSE-EEko bi kide eta EAJ-PNVko beste bi aukeratu dituzte eibartarrek. Parte hartzea % 74,21ekoa izan da, 2016ko % 65,16aren aurrean.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkari politikoak hautatu dituzte eibartarrek, 2019ko hauteskunde orokorretan. Hala, Eibarren PSE-EE nagusitu da; guztira, 4.306 boto jaso ditu, hautestontzietara joan diren eibartar guztien artean, % 27,51. 2016ko datuekin alderatuta, dezente igo dira; izan ere, duela hiru urte 3.000 boto lortu zituzten, hau da, % 21,59.

Bigarren indar politikoa EAJ-PNV izan da 4.173 botorekin, % 26,66; 2016. urteko datuekin alderatuta, gora egin du Eibarren, orduan 3.053 boto lortu baitzituen, hau da, % 21,97 babesa jaso zuten.

Hirugarren alderdi bozkatuena PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK izan da 2.862 botorekin, hau da, % 18,28a; jeitsiera nabarmena izan du, 2016arekin alderatuta, garai hartan 3.950 boto lortu baitzituelako, hots, % 28,42a.

Laugarren indar politikoa Eibarren EH-Bildu izan da, 2.689 botorekin, alegia, % 17,18. 2016. urtearekin alderatuta, gora egin du ere; izan ere, duela hiru urte 1.913 boto lortu zituen (% 13,76). Bostgarren postuan, PP alderdiak jaso ditu boto gehien, 836 botorekin ( % 5,34).

Gainontzeko alderdiek ondorengo emaitzak lortu dituzte: C’s-ek 317 boto jaso ditu (% 2,03); VOX-ek, 210 (% 1,34); PACMAk, 97 (% 0,62); RECORTES CERO-GV taldeak 23 (% 0,15); PUM+J-ek, 18 (0,11 %); EB taldeak,15 (0,10 %); eta ELAK/PCTE-k, 8 (0,05 %).

Gipuzkoa mailan, berriz, EAJ-PNV taldeak 2 diputatu lortu ditu Kongresurako, EH-Bilduk beste bi, eta PSE-EEk eta PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK diputatu bana lortu dute.

Espainiako Barne Ministerioaren datuak.

Senatuari dagozkion zifrak

Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera, eibartarrek PSE-EE taldeko bi senatari eta EAJ-PNV alderdiko beste bi aukeratu dituzte.

Eibarren, Senaturako hautagaien artean, lehenengo postuan, 4.232 botorekin (% 28,22), Miren Gallastegui Oyarzabal (PSE-EE) aukeratu dute herritarrek. Jarraian, María Isabel Vaquero Montero (EAJ-PNV) 4.198 botorekin (% 27,99). Hirugarren postuan, María Mercedes Garmendia Bereciartu (EAJ-PNV) 4.086 boto (% 27,25) lortu ditu. Azkenik, Lucio Hernando Albistegui (PSE-EE) 4.057 botorekin (22,75 %).

Gipuzkoa mailan, berriz, egoera desberdina bizi izan da: 3 senatari lortu ditu EAJ-PNVk (María Isabel Vaquero Montero, María Mercedes Garmendia Bereciartu eta Luke Uribe-Etxebarria Apalategi-) eta senatari bakarra EH-Bildu taldeak (Gorka Elejabarrieta Díaz). 

Parte-hartzeak gora egin du

2019ko hauteskunde orokorretan parte-hartzeak gora egin du Eibarren, oraingoan hautestontzietara joateko deituta zeuden eibartarren % 74,21ak botoa eman baitu (15.914 pertsona); 2016an, berriz, % 65,16ak bozkatu zuen. Guztira, 21.203 eibartarrek parte har zezaketen hauteskunde orokorretan.

Horrenbestez, abstentzioa % 25,79koa (5.469) izan da, 2016an baino txikiagoa, orduan eibartarren % 34,84 ez baitzen joan hautestontzietara.

2019ko hauteskunde orokorretako emaitzak oso-osorik ikusteko, SAKATU HEMEN.