Eibarko Udala
II. Errepublika Eibar

Eibarren bilduko dira II. Errepublika aldarrikatu zuten lehen hiru herrietako alkateak ostiralean

2018/04/12
Miguel de los Toyosek, Sahagun eta Jacako alkateekin batera, jardunaldi instituzional batean parte hartuko du, Eibarren Errepublika aldarrikatu zeneko urtemugaren bezperan.

Eibarko udaletxean elkartuko dira 1931n II. Errepublika aldarrikatu zuten Espainiako lehen hiru udalerrietako alkateak: Eibar, lehena izan zena; Sahagun (Leon), bigarrena; eta Jaca (Huesca), hirugarrena. Urteurrena ospatzeko, Eibarko Udalak ekitaldi instituzional bat antolatu du ostiral honetarako, apirilak 13, II. Errepublika aldarrikatu zeneko 87. urtemugaren bezperan.

Eibarko alkate Miguel de los Toyosekin batera egongo dira, Sahaguneko alkate Lisandro García de la Viuda eta Jakako alkate Juan Manuel Ramón. Topaketan, hiru ordezkari instituzionalek partekatu egingo dituzte beren herrien inguruko ezagutza eta esperientziak.

Ekitaldia 18:00etan hasiko da Eibarko udaletxearen ate nagusian, Untzaga Plazan. Udaletxera bisita egin ondoren, Armagintzaren Museora joango dira, Eibarko historia industrialaren gune esanguratsuenetako batera, hain zuzen. Eibarko udal taldeak ere ekitaldiotan parte hartzera gonbidatuak izan dira.