Eibarko Udala
eibar kirolak

Eibarrek herriko kirola kudeatuko duen "Eibar Kirolak" udal app berria aurkeztu du

2025/11/21
Eibar Kirolak app-aren logoa.

Instalazioen inguruko informazio eguneratua, ikastaroak eta abonuak klik bakar batean. Berehalako abisuak eta pista-alokairuak, kirol-zerbitzuen erabilera arintzeko.

Eibar Kirolak aplikazio mugikor berria jarri du abian Eibarko Udalak, herritarrek udal kirol-zerbitzuekin duten harremana hobetu eta errazte aldera.  

App-ak gune digital bakar batean biltzen du instalazioei buruzko informazio guztia — egutegiak eta ordutegiak barne —, hala nola pisten erreserba, abonuen altak eta bajak, ikastaroetan izena ematea, bai eta albiste eta abisu garrantzitsuen berehalako jakinarazpenak ere.

Jon Iraola Eibarko alkateak aurrerapen honen inguruko  balorazio ona egin du: “Eibar Kirolak urrats nabarmena da gure zerbitzuen modernizazioari begira. Gure asmoa da edozeinek kontsultatu eta kudeatu ahal izatea mugikorretik, modu eroso eta eskuragarrian,  zerbitzuen inguruko informazioa, hala nola ordutegiak, pisten alokairua eta abonua.  

Andoni Ameztoy Kirol-zinegotziak tresna honen praktikotasuna azpimarratu du. “Aplikazioak lehen lekualdatze edo dei bidez baino egin ezin ziren tramiteak arintzen ditu. Horrez gain, abisuek ahalbidetuko dute ordutegi-aldaketen berri ematea, baita gorabeheren eta berrikuntzen berri ere. Hala, erabiltzaileei gertuagoko zerbitzu eraginkorragoa eskaini ahal izango zaie.

Aplikazio berria dagoeneko eskuragarri dago Apple eta Android online dendetan.