Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek gabonetako argiak izango ditu aurten ere, Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren kide diren dendetako eremuetan

Eibarrek gabonetako argiak izango ditu aurten ere.

Ego-gain kaleak aurkeztuko duen paisaiaren irudia.

2020/11/23

Eibarko Udalaren eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren arteko lankidetzaren ondorioz, argiak jarriko dira hogei bat kaletan, hain zuzen ere, elkarte horretako kide diren merkataritza-establezimenduak dauden kaleetan. Udalak talka jarri nahi die hainbat gasturi, pandemiaren ondorioz premiazkoagoak diren beste beharrizan sozioekonomiko batzuei erantzun ahal izateko. Horregatik, ez da Gabonetako argirik ipiniko Eibarko auzoetan.

Eibarko kaleek Gabonetako argiak izango dituzte aurten ere, baina ez aurreko urteetan beste, pandemiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, Udalak gastuari talka jarri behar izan dio, eta argietako aurrezpen hori hiriko merkatarien kolektiboen eskaerarekin uztartu nahi du, Gabonetan tokiko merkataritza-jarduera bultzatzeko ekintzak bultzatzeko, hala nola argiztapena.

Udalaren eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren artean lortutako lankidetzari eta adostasunari esker, hitzarmen bat sinatu da, eta, horren bidez, 55.500 euroko inbertsioa egingo da Eguberrietako argiztapenean. Hala ere, Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren kide diren dendak dauden tokietan jarriko dira, Eibarko merkataritza- eta zerbitzu-sektorearekin lotuta dauden erdiguneko kale eta eremuetan bakarrik.

Horrela, Gabonetako argiak egongo dira udaletxean, Untzaga plazan (zuhaitzetan), Jubilatuen Etxea dagoen aldean (hor ere zuhaitzetan), Ibarkurutzeko plazatxoan, Egogainen, l Corte Inglés-erako etxebizitza-blokeen ondoan dauden zuhaitzetan, eta Urkizuko parkearen zuhaitzetan.

Gabonetako argiak jarriko dira kale hauetan: Toribio Etxebarria (Gabonetako 10), Zuloagatarren kalea (3), San Agustin (3), Julián Etxeberria (7), Errebal (8), Bidebarrieta (8, 1 eta 30 zenbakien artean), San Juan (6), Fermín Calbetón eta Plaza Barria (8), Isasi (5), Juan Gisasola (4), Arragüeta (3, 13 zenbakiraino), Estaziño (4), Egogain (5), Bista Eder (3), Ifarkale (2) eta Eulogio Garate (1).

Gabonetako argiak jartzeko lanak datozen egunetan hasiko dira, eta, argiak pizteko eguna ostalaritza berriro irekiko den egunarekin batera izan zedin saiatu arren, azaroko azken asteburuan egingo dira, aurreko urteetan bezala.

Eibarko Merkataritza Gune Irekiak Alkatetzari bidalitako idazki batean,  Gabonetako argiak aurten jartzea “merkataritza-sektoretik garrantzitsua iruditzen zaigu” zioen, eta argiak jartzeko arrazoiak ematen zituen. Azaldu dute arrazoi horiek sozialak eta ekonomikoak direla.

 “Argi dago une zailean gaudela, eta gastuak enpresen eta Covid-19 delakoak eragindako pertsonen beharrei laguntzera bideratu behar direla”, adierazi du Elkarteak, eta hauxe argitu du: “Egia da, halaber, normaltasunak adierazten duenarekin nolabaiteko erlazioa izan behar dugula; beharrezkoa da erantzukizunetik bizi ahal izatea egunerokotasuna ilusionatzaile egiten duten alderdiak, eta uste dugu Gabonetako argiak ilusioa piztekoak direla.”

Egoera gizarte-esparrutik aztertzen jarraituz, Elkarteak uste du Gabonetako argiak “jende gehienarentzat eta gure sektorearentzat, alaitasunera bultzatzen duten elementuak dira, eta, beraz, sektoreari laguntza ematen dio, pozik dagoen jendeak gehiago kontsumitzen duelako gertuko merkataritzan, eta herrian kontsumitzen duelako.”

Arlo ekonomikotik, elkarte horiek adierazi dute Gabonetako kanpainak denden urteko fakturazioaren ia % 20 hartzen duela eta, beraz, “Gabonetan salmenta erraztu eta lagunduko duten ekintzak proposatu behar ditugu”. Gabonetako argiak horietakoak dira “eta horregatik, merkatariek babestu egiten dugu ekimen hori, argiak nahi ditugu eta normaltasuna birsortu nahi dugu, egungo egoeraren barruan, Eibar inguruan, ahal den neurrian normaltasuna gure dendetara irits dadin.”

Bestalde, Udala eta Eibar Merkatariza Gune Irekia lanean ari dira Gabonetarako jai- eta jolas-jarduerak prestatzen, batez ere umeei zuzenduak, hiriko kaleak animatzeko eta merkataritza-sektorearen jarduera bultzatzeko. Laster ezagutaraziko dira jarduera horiek.