Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek Esku-hartze Plan bat dauka prest adineko pertsona "zaurgarrientzat", menpeko pertsonentzat eta zaintzaileentzat

Eibarrek Esku-hartze Plan bat dauka prest adineko pertsona "zaurgarrientzat", menpeko pertsonentzat eta zaintzaileentzat

Urkiko jubilatu etxea.

2017/05/31

Adindu enpresak, Udalak kontratatutako enpresa, idatzi du Esku-hartze Plana; honetan hainbat neurri zehaztu dira pertsona horien beharrizanei erantzuteko eta berorien bizi-kalitatea hobetzeko.

Eibarko Udalak, Gizartekintza Sailaren bidez, Esku-hartze Plan bat egin du adineko pertsona “zaurgarrientzat”, menpeko pertsonentzat eta zaintzaileentzat. Adindu Gerontologia Zerbitzuak enpresak gauzatu du ekimena, eta udal teknikari batek ikuskatu eta lagundu dio.

Lan honek bi helburu nagusi zituen hasieratik. Batetik, mapa bat egitea ezagutzeko, “adineko pertsona zaurgarri” izena ematen zaion kolektiboaren (talde horren barruan eguneroko bizimoduan zailtasunak dituzten 80 urtetik gorako pertsonak sartzen dira, nahiz eta mendetasun arazorik eduki ez), mendetasun egoeran dauden pertsonen eta zaintzaileen gaur egungo egoera eta beharrizanak.

Eta, bestetik, Esku-hartze Plan bat egiteko helburua zeukan, jarraibideak eta jarduera zehatzak ezartzeko ikergai den kolektibo horren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetze aldera.

Egungo egoera

Eibarrek 27.440 biztanle ditu gaur egun; 65 urtetik beherako % 75,25 eta 65 urtetik gorako % 24,75 (80 urtetik gorakoak % 9). 65 urtetik gorako pertsonen artean (6.791 gizon eta emakume), 1.143 mendeko pertsonak dira. Bestalde, 80 urte baino gehiago dituzten 2.554 pertsona daude; horietatik, 741 mendekotasuna dutenak dira.

Ildo estrategikoak

Egoeraren analisi sakona burutu ostean, planean proposatu diren 4 ildo estrategikoak honako hauek dira: adineko pertsonak beren etxeetan luzaroan mantentzen laguntzea; adinekoen osasunean kalteak prebenitzea eta ongizatea sustatzea; zaintzaileen lana arindu eta beren premiak asetzeko baliabideak; eta gizartea sentsibilizatzea. Zehaztutako ildo bakoitzak helburu orokorrak eta espezifikoak batzen ditu, baita 2022. urtera arte garatu beharreko ekimenen zerrenda ere.

Dokumentua osorik ikusteko SAKATU HEMEN.

Erlazionatutako albistea

Eibarrek Esku-hartze Plan bat abian jarri du adineko pertsona "zaurgarrientzat", menpeko pertsonentzat eta zaintzaileentzat